54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

U X U E

E D I K T U A

Uxueko (Nafarroako Foru Komunitatea) Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:

Azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Toki korporazioen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduko 47. artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako hau ebatzi dut:

1. Alkateorde Angel Remón San Martín jaunari eskuordetzan ematea Alkatetza honen eginkizunak, aurtengo martxoaren 24tik 28ra bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenengo bilkura arruntean.

Uxuen, 2005eko martxoaren 22an._Alkate udalburua, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L0505049