54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udalaren Udalbatzak, 2004ko azaroaren 18an eginiko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen gizarte zailtasunak dituzten emakumeak eta haien seme-alabak Iruñeko Udalerrian artatzeko zerbitzuaren Ordenantza Erregulatzailea eta horren zeharkako kudeaketa.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, 30 eguneko epea ireki da, espedientea jendaurrean jartzeko, Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina jarri ere, herritar edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten. Espedientea Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko Idazkaritzan (Zapateria k., 40-3.a) izanen da eskuragarri.

Iruñean, 2005eko apirilaren 15ean._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510809