54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZAMA

Arau subsidiarioetako eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko otsailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ultzamako planeamenduko arau subsidiarioetako eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren aldaketa, ordenantzaren 17, 54 eta 72. artikuluei idazketa berria emateko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64.ari buruz ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0505263