54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

912/2005 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Abenduaren 13ko 2786/2004 Ebazpenaren bidez, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2005eko urtarrilaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 4. zenbakian.

Otsailaren 22ko 416/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko martxoaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 35. zk.), onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, kontuan hartuta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea zen Nicolás Iribas Sánchez de Boado jaunak kargua utzi duela eta kargu horretarako José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna izendatu dutela, bidezkoa da langileen batzordeak proposatutako epaimahaiko kideak izendatzea eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Bidezko da, bestetik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den ezartzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Hona hemen kideak:

_Mahaiburua: José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Angel Parra Oses jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: José Miguel Mateo Celaya jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko teknikaria.

Ordezkoa: José Javier Chávarri Azcona jauna, goi mailako tituluduna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia.

_Mahaikidea: Juan José Minondo Sanz jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuko Plangintza Ataleko burua.

Ordezkoa: Enrique Gil Azcárate jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko Lan Osasuneko goi mailako teknikaria.

_Mahaikidea: Iñaki Moreno Suescun jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Sagrario Cilveti Gubía andrea, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

_Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Eransus Izquierdo jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Araceli Esandi Santesteban andrea, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko goi mailako teknikaria.

3. Oposizioko lehen ariketa 2005eko maiatzaren 16an, astelehena, 11:30ean, izanen da, Herri Lanetako Laborategiko lehen solairuan, Prestakuntza gelan (Iturrondo kalea, 1, Burlatako industrialdea). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

AGUILAR BAILO, AMELIA

ALFONSO BAQUEDANO, EDURNE

APECECHEA PLAZA, IDOIA

ARANGUREN LIZASOAIN, MARIA JOSE

ARTAZCOZ ECHARTE, MARIA

CALVENTE VELLOSO, JESUS IGNACIO

CASTERA ZABALZA, PAULA

CEBERIO ROJAS, PAULA

DE LUIS ABOITIZ, ROSA

DIEZ DE ULZURRUN SAGALA, MIGUEL

ELARRE BELZUNEGUI, AINARA

ELIZALDE ZAPATER, RICARDO

GARASA JIMENEZ, ANA MARIA

GARCIA GONZALEZ, ELENA

GARCIA LORENTE, UXUE

GARCIA OSES, VIRGINIA

GARNICA BELOQUI, JUAN IGNACIO

GERVASIO BEITIA, GAIZKA

GIL BORREGO, DANIEL

GONGORA YERRO, JUAN JOSE

HERRERA RODENAS, NIEVES

LAHERA MARTIN, MATILDE

LALINDE GARCIA, JOSE LUIS

LANCHA URTASUN, MIREN UXUA

LASA GORRAIZ, MARIA JOSE

MARTINEZ LOREA, IRUÑA

MARTINEZ SUBERVIOLA, LUIS

MORENO ZALDIBAR, ELENA

MOZAZ SAMANES, MARIA LUISA

MUÑOZ SANTOS, JUAN RAMON

NICUESA MARTINEZ, JAVIER

PALENZUELA GONZALEZ, JOSE IGNACIO

PERALTA CALVO, JUAN CARLOS

PEREZ DE ZIRIZA ARRAIZA, ITXASO

RECACOECHEA OLABARRIA, LUIS MARIA

RITUERTO LABORDA, PILAR

SANCHEZ GARDE, EVA

SASTRE PEREDA, JUAN DANIEL

SUESCUN GANDARIAS, IRATXE

TORRELLAS SESMA, MARIA ESTHER

UCAR MURUZABAL, BEATRIZ

URIZ BEORLEGUI, ALFREDO

VILLANUEVA FORTUN, AMAYA

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez duela behar bezala ez frogatzeagatik.

SERRANO FERNANDEZ, ESPERANZA

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu dituen ez frogatzeagatik.

RUIZ ATIENZA, MARIA SORAYA

Iragarkiaren kodea: F0510832