54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Artaxoako udal planeko aldaketa, etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriko 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatiak eta industriarako hiri lurzoruko 7/731 lurzatia birsailkatu eta birkalifikatzeko, Granja Villanueva, S.A.k sustatua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2005eko martxoaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, bertaratu guztiak ados zirela, Artaxoako udal plana aldatzeko espedientea, hain zuzen ere etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriko 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatiak eta industriarako hiri lurzoruko 7/731 lurzatia birsailkatu eta birkalifikatzeko. Luis Tena eta Javier Zulategui arkitektoek prestatu dute eta sustatzailea Granja Villanueva, S.A. enpresa da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 80, 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da bi hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita. Epe horretan herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkeztu ahalko dituzte.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko martxoaren 29an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0505231