54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Artaxoako Udal Planeko erabileren homogeneizazio-koefizienteen aldaketa puntual xehekatua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2005eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko erabileren homogeneizazio-koefizienteen aldaketa puntual xehekatuaren espedientea. Sustatzailea Udala bera da.

Ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legearen zazpigarren xedapen iragankorrean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko martxoaren 29an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0505273