54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A N T S O A I N

Udal plan orokorreko hirigintza arautegiko aldaketa

Antsoaingo Udalak, 2005eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal plan orokorreko hirigintza arautegiko 45. artikuluko aldaketa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da aldaketaren testu osoa.

Antsoainen, 2005eko martxoaren 14an._Alkatea, Alfredo García López.

ARAUTEGIAREN EDUKIA

Aldatu egiten da egungo Udal Planeko hirigintzako arautegi orokorreko 45. artikulua, honelaxe geldituko baita:

45. artikulua. Homogeneotasuna erabilera aldaketetan

1._Hirigintza-aprobetxamenduaren unitatea bertan egin daitezkeen erabilera eta motako etxeen metro koadro eraikinetan ematen da. Lurzoru urbanizagarrian, berriz, lurzoruko metro koadroko erabilera eta motako etxeen metro koadroa da. Laburdura da m² u.c., edo u.a.

2._Hirigintzako arautegi partikularrean ezarri egiten da gehienez ere eraikitzen ahal diren bizitzen eta apartamentuen kopurua. P3 koadroan ezarri egiten dira erabilera horretarako diren azalera eraikiak, eta horiek datu aldaezinak ez izan arren, erreferentziatzat har daitezke etxebizitza kopurua zehazteko. Halaber, antolamendu xehekatuko eta kudeaketako dokumentuetan ezarriko da erreferentziako etxebizitzen kopurua. Hiri lurzoru finkatuan, eraldaketak eta ordezkapenak gertatzen badira, lurzati bakoitzari dagokion erreferentziako etxebizitzen kopurua ateratzeko, etxebizitzetarako azalera eraikia zati 110 m² c. egin beharko da.

3._Halako lurzati batean egin daitekeen etxebizitzen eta apartamentuen kopuru zehatza zehazteko, etxebizitzarako proiektatzen den azalera eraikia hartuko da oinarritzat, honelako formula erabiliz.

"Lurzati batean gehienez ere eraikitzen ahal diren etxebizitzak zehazteko, 110 m² eraikiak dituen etxebizitza hartuko da unitatetzat, eta halako moldez non etxebizitzetarako aprobetxamenduari dagokion etxebizitza kopurua zatiketa baten ondorio izanen den, alegia, gehienez ere etxebizitzarako eraikitzen ahal den azalera (proiektuko aprobetxamendua) zati 110.

Etxebizitza unitate hori, berriz, honako honen baliokidea izanen da: bizitzeko 4 atal gehi atal kopuru horretarako behar diren zerbitzu eta sarbideak. Beraz, etxebizitzetarako lur bat hiri lurzoru nahiz urbanizagarri bilakatu nahi bada, betiere bizitzeko atal-multzoak lortzeko, baimendu ahalko dira, non eta egun dagokion etxebizitza kopurua bider 4 eginda ateratzen den emaitza baino handiagoa ez bada.

Bizitzeko ataltzat hartuko da halako eremua non ez den sarbide, atalondo, sukalde, komuna, bainugela, edo horrelatsukorik, fisikoki desatxikia izan edo ez, hala nola: egongela, bulegoa, logela, etab. Funtzio desberdineko eremuak fisikoki atxikitzea (adibidez, egongela eta logela), atal desberdintzat hartuko dira.

Bizitzeko atal bilakatzeko, aurrekoaz gain, sustapen bakoitzean halako baldintza bete beharko da: Bizitzeko bi atal dituzten unitateak, gehienez: sustapenaren % 40."

Udalaren lizentzia behar duen edozein proiektuk arrazoitu beharko du etxebizitzen eta apartamentuen gehieneko kopurua, betiere etxebizitzetarako azalera eraikiaren arabera eta aurreko lerroaldeetan ezarritako formulazioari jarraikiz.

4._Etxebizitza bakoitzeko gutxienez aparkaleku bat beharko da. Halaber, beste erabilera guztietarako, aparkaleku bat beharko da eraikitako 100 m²-ko, bereziki merkataritzako erabileretarako. Nahitaez behar diren aparkaleku guztiak sustapen bakoitzeko titulartasun pribatuko lurretan egin beharko dira.

Gutxieneko horiek fisikoki burutzerik ez dagoen kasuan, eta betiere Udalaren iritzia kontuan hartuta, hiriaren beste edozein lekutako aparkalekuekin berdinduko dira, betiere erregistroaren eta hirigintza kontuen arabera sustapenari atxikiak dauden haiekin.

Iragarkiaren kodea: L0504606