54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

418/2005 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Francisco Zardoya Gómez jaunari Ingurumen arloko Baimen Osatua ematen diona eta aurkeztu duen proiektuaz Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten duena.

2004ko urtarrilaren 26an, oilo erruleen ustiategi bat handitzeko baimen eskaeraren espedientea, Francisco Zardoya Gómez jaunak sustatua, aurkeztu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan. 23.520 oilorendako lekua gehitu nahi da, hau da, osotara, 74.270 oilo izateko.

Jarduera Ribaforadan eginen da, Camino de la Venta izeneko alderdian, katastroaren araberako 5. poligonoko 704. lurzatian, 6.342 m²-ko azalera. Proiektuaren deskripzioa I. eranskinean dago.

Jarduera sailkatu da ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 1. multzoko e) idatz-zatian (lege horrek ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zuen), bai eta kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 9,3. kategorian ere. Beraz, xedapen horiei loturik dago.

Espedientearekin batera aurkeztutako agirietako datuak aztertuta, egin gogo den handitzea, ingurumen arloko organo honen arabera, aldaketa nabarmena da, Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluko irizpideei jarraikiz. Beraz, bidezko da Ingurumen arloko Baimen Osatua izapidatzea, lege horretan xedatutako prozedurari jarraikiz eta nahitaezkoak diren gainerako baimen edo lizentziak izapidatu baino lehen.

Jarduera abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoaren menpe dago; foru dekretu horren 5. artikuluan ezarritako lekuetatik aparte dagoenez, instalazioak handitzen ahalko dira baimenduta duten edukiera gehitzeko, % 50 gehienez. Proiektatu den handitzeak muga hori betetzen du.

Espedientean izapide eta txosten egokiak egin dira, Kutsaduraren kontrol eta aurreneurri integratuei buruzko 16/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz. Ingurumen arloko baimen osatua emateko prozeduraren barnean, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak ingurumen ebaluazioaren arloan agintzen dituen jarduketak egin dira (lege horrek Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zuen).

2004ko irailaren 29an, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuz, hasiera eman zitzaion proiektua jendaurrean azaltzeko aldiari, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez.

Ez da alegaziorik aurkeztu proiektua jendaurrean egon den denboran.

2004ko azaroaren 15ean, Ribaforadako Udalari espedientearen kopia igorri zitzaion, eta instalazioak haren eskumeneko alderdi guztiei egokitzen zitzaien jakiteko nahitaezko txostena eskatu zen, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 18. artikuluan ezarritakoarekin bat; ez zen txosten hura jaso.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 24ko 1054/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egitea Ribaforadako Camino de la Venta alderdian Francisco Zardoya Gómez jaunak egin nahi duen oilo erruleen ustiategiari buruz, proiektu hori ingurumenaren aldetik bideragarria dela adieraziz, eta sozietate horri Ingurumenaren arloko Baimen Osatua ematea, eta jardueran II. eranskineko neurriak bete beharko direla adieraztea.

Bigarrena._Baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Indarraldia amaitu baino 10 hilabete lehenago, gutxienez, titularrak berriztapena eskatu beharko du.

Hirugarrena._Jardueran aldaketaren bat egin nahi izanez gero, haren berri eman beharko zaio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta, 16/2002 Legearen 10.2 artikuluan adierazitako irizpideak kontuan hartuz, arrazoiak eman funtsezko aldaketatzat hartu behar den edo ez jakiteko. Bidezko frogagiriak erantsiko dira, eta aipatu Legearen 10.4 eta 10.5 artikuluan adierazitakoa aplikatuko da.

Laugarrena._Jardueraren titularra behartuta dago Isuri Kutsagarrien Estatuko Erregistroan izen emana egotera jarduera abiatzen den unetik beretik, eta bere isuri kutsagarrien berri ematera jardueraren lehen urtearen ondoren eta, gero, urtean behin gutxienez, 16/2002 Legearen 8.3 artikulua eta Europako Batzordearen 2000ko uztailaren 17ko Erabakia aplikatuz.

Bosgarrena._Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.

Seigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zazpigarrena. Ebazpen hau Francisco Zardoya Gómez jaunari, Ribaforadako Udalari Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

I. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

2004ko urtarrilaren 26an, oilo erruleen ustiategi bat handitzeko baimen eskaeraren espedientea aurkeztu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan. 23.520 zerrirendako lekua gehitu nahi da, hau da, osotara, 74.270 xzerri ahal izateko. Espedientea Francisco Zardoya Gómez jaunak sustatu du.

Jarduera Ribaforadan eginen da, Camino de la Venta izeneko alderdian (U.T.M.: X-617.310 Y-4.651.906 koordenatuak), katastroaren araberako 5. poligonoko 704. lurzatian, 6.342 m²-ko azalera. Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 168/1990 Foru Dekretuaren ezarritakoaren 5. artikuluan ezarritako lekuetatik aparte dago eta, hortaz, foru dekretu horren 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, instalazioak handitzen ahalko dira baimenduta duten edukiera gehitzeko, % 50 gehienez.

Egun, arrautzak ekoizteko nabe bat dago, 50.750 oilo errulerentzako tokia duena, eta arrautzak sailkatzeko eremu bat, 100 x 3 metrokoa.

Proiektatutako jarduera horren bidez, instalazioen ondoan dauden eraikin bat eta hari atxikitako lokala egokitu eta berritu nahi dira, guztira 1.300 m², zeinetatik % 30 oilo erruleentzako tokiak hartuko baitu (23.520 toki); gainerakoa nekazaritzako lanabesak eta makinak gordetzeko erabiliko da. Ekoizpen ahalmena handituko da, 1.960 arrautza eguneko, horixe baita proiektatu den handitzearekin espero den ekoizpena.

Elikatzeko sistema automatikoa jarriko da, 15 tona biltzen dituen silo batetik; ur hornidura ere sistema automatiko baten bidez eginen da, nabearen ertzean dagoen biltegitik.

Eguneko pentsu kontsumoa 2.500 kilokoa izanen dela uste da, hau da, 912 tona urtean.

Animaliei balbula moduko edontziekin emanen zaie edaten. Edontziak ura jasotzeko erretenen gainean egonen dira

Hiru pentsu mota erabiliko dira, proteina gordinaren eta fosforoaren konposizio desberdinak dituztenak, eta elikadura fase bakoitzari egokituak.

Instalazioak lehorrean garbituko dira, itsatsitako zizkinkeria aire-konpresore batez kenduz eta gero eskobatuz.

Sortzen den simaurra labore landetan zabalduta balioztatuko da; horretarako azalera egokia 151,7 hektareakoa da gehienez, brokoli, tomate eta orburu landetarako, simaurra ekoiztu eta kudeatzeko planaren arabera (espedienteari erantsia).

II. ERANSKINA

Baimenaren edukia

1._Gehieneko isuriak.

Laborantzako lurretan zabaltzen diren simaurren urteko dosiak 170 KgN/ha dutenak izanen dira gehienez.

Pentsuetako proteina gordina eta guztirako fosforoa ez dira ondoko taulan adierazitako kopuruak baino handiagoak izanen fase bakoitzean:

PROTEINA FOSFOROA

F A S E A GORDINA GUZTIRA

(% JANARIAN) (% JANARIAN)

18-40 aste 16,5 0,55

40 + aste 15,5 0,51

Oilo-gorotza biltegi itxi batean sartzeko sistema egokia jarriko da; astean bitan kenduko da gutxienez.

2._Lurzoruaren eta lurpeko uraren babesa.

Nafarroan kutsa daitezkeen eremuetarako jarduera programaetan ezarritakoA beteko da (Buñuel, Cabanillas, Fustiñana eta Ribaforadako katastroaren araberako lurzatiak, I. motakotzat hartuak (ureztalurrak).

Laborantzako lurretan ezin izanen da simaurrik bota eguraldia horretarako egokia ez bada, eta inoiz ere ez lur izoztu edo elurtuetan, urasetu edo istilduetan, larre utzietan edo lur alferretan.

3._Hondakinak kudeatzeko prozedura eta metodoak.

Nekazaritzako Praktika Egokien Kodean Nafarroarako aurreikusi neurriak bete beharko dira.

Simaurra 24 orduko epean lurperatu beharko da labore garaturik gabeko lurretan, edo laborearen egoerak aukera ematen duen tokietan.

Abere hilak kudeatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urriaren 3ko 1774/2002 (EE) Erregelamenduan ezarritako arauak beteko dira, bai eta 2003ko azaroaren 21eko 1429/2003 Errege Dekretua ere, haren bidez arautzen baitira aipatu erregelamendua aplikatzeko baldintzak.

Sortzen diren hondakin zoosanitarioak, arriskutsuak baldin badira, adibidez, bildu eta deusezteko baldintza bereziak behar dituztenak, infekzioei aurrea hartzearren (LER 180202* kodeak), objektu zorrotz eta ziztakariak barne (xiringak...), bereizi eta edukiontzi edo biltegi iragazgaitzetan gordeko dira, euritik ongi babesturik, gero haiek kudeatzeko behar den baimena duen enpresaren esku uzteko. Jarduerari hasiera eman aurretik, enpresa kudeatzaileak emandako onarpen agiria eskuratu beharko da.

4._Isuriak eta hondakinak tratatzeko sistema eta prozedurak, zehatz azalduta haiek neurtzeko metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak.

Edontzietara ura banatzeko hodi nagusian ur kontagailu bereizia jarriko da.

Zainketa Planaren erregistro eta kontrolerako liburua eduki behar da. Bertan honako hauek jasoko dira:

_Laborantzako lurrak ureztatzeko plana, datu hauek bilduko dituena:

.Sortzen den simaur kantitatea.

.Nekazaritzarako balorizazioa: simaurra jasotzen duten laborantzako lurzatien identifikazioa, data, lurzati bakoitzean zabaltzen den simaur kantitatea, horretarako erabilitako lurzati portzentajea, emandako dosia, simaurra zabaltzeko erabilitako sistema, lurzatiko labore mota, eta lurperatu arte iragaten den denbora.

_Ongarritegian bildutako oilo-gorotzaren bolumenaren hileko balantzea, sarrera eta irteeren erregistroa barne (650. lurzatia, 5. poligonoa).

_Nabeetatik ateratzen diren simaurren analisien emaitzak, nabeetatik ateratzean hartutako oilo-gorotzaren laginak oinarritzat harturik; bi hilabetetik behin eginen da, osaera eta hezetasun maila zehaztuta.

_Pentsu kontsumoaren erregistroa eta pentsuen kontrolari dagozkion analisien emaitzak (astean behin).

_Edontzietara ura banatzen duen hodi nagusian ur kontsumoaren kontagailuak egunero ematen dituen balioak.

_Ura banatzeko instalazioen aldizkako azterketa eta kontrolen emaitzak, edateko uraren instalazioen kalibratzea eta jarioen detekzio eta konponketa barne.

_Gertaera garrantzitsuei buruzko oharrak.

Erregistro eta kontrol liburua instalazioetan eduki behar da, eguneraturik, eta jarduera kontrolatu eta ikuskatzeko lanak egin ohi dituzten langile guztien eskura.

Zainketa Planaren emaitzak urtero aurkeztuko zaizkio Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari.

5._Funtzionamendu okerreko egoeretan hartu beharreko neurriak.

Suteen kontrako babesa: indarreko arauetan xedatutakoari jarraikiko zaio (NBE-CPI/96, industri establezimenduetako suteen kontrako Segurtasun Erregelamendua eta beste xedapen berariazko batzuk), nekazaritza ingeniari teknikoaren proiektuan (2003ko abenduaren 15ean ikus-onetsia, 402. zenbakia) proposaturiko baldintzen arabera. Instalazioei suteen aurkako prebentzio neurriak aplikatuko zaizkie.

Itzalgailuen kopurua eta banaketa honako baldintza hau betetzeko moduan antolatuko da: suak hartutako sektoreko edozein puntutatik itzalgailura bitarteko distantzia gehienez 15 metrokoa izanen da. Dotazioa osatzeko, CO2ko bat (5 kg-koa) jarriko da edo BC edo ABC suteen kontrako hauts lehorrekoa (6 kg-koa), koadro elektrikoaren eta/edo ekipo elektrogenoaren ondoan.

Zoru, horma eta sabaiak estaltzeko erabiltzen diren materialak M2 motakoak izanen dira, edo egokiagoak (bazter geldituko dira sabaileihoak, exutorioak, e.a.).

Nabeetatik kanpora ateratzeko oinezkoentzako ateak jarriko dira, ardatz bertikalekoak eta eskuz irekitzekoak. Edozein tokitatik ate batera 50 metro baino gehiago ez egoteko moduan jarriko dira.

6._Bestelako aginduak.

Eraikuntza lanek ez dute lurzartiaren ekialdean barna doan abelbidea ukituko (Tausteko Errege Altxonbidetik Urbasa-Andiara doan trabesa).

Lanak bukatu ondoren, proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko.

Iragarkiaren kodea: F0503971