54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

546/2005 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 116.1 artikuluan xedatutakoa betez, haren bidez bost eguneko epean igorriko da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko Idazkaritzara Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak 2005eko apirilaren 13an emandako 63, 64 eta 65 zenbakiko foru aginduen espediente osoa. Halaber, foru agindu horien bidez onetsitako deialdietan interesaturik egon daitezkeenei jakinarazten zaie, ediktu bidez, agertu eta aritu daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak 2005eko apirilaren 13an emandako 63, 64 eta 65 zenbakiko foru aginduen bitartez, Nafarroako toki entitateetako idazkari, "A taldeko" kontu-hartzaile eta "B taldeko " kontu-hartzaile izateko gaikuntza titulua lortzeko deialdiak onetsi ziren, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean ezarritako aurreikuspenei jarraikiz.

2005eko maiatzaren 4an Toki Administrazioko Departamentuan Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren errekerimendua jaso da. Hartan jakinarazten da Mercedes Arnedo Lana andreak aipatu diren foru aginduen kontra pertsonaren oinarrizko eskubideak babesteko errekurtso berezia paratu duela, eta epaitegi hartan dago 4/2005 zenbakiarekin.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak 2005eko apirilaren 13an emandako 63, 64 eta 65 zenbakiko foru aginduen espediente osoaren kopia eginbidetua, orriak behar bezala zenbatuak dituena, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesarurik egon daitezkeenak auzira ager daitezen eta etor daitezen, demandatu gisara, argitaratu eta bortz eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 116.2 eta 49. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau aipatu den epaitegira igortzea.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 4an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0511659