54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

29/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, hotz-instalazioetako instalatzaile eta mantentzaile/zaintzaile agiriak lortzeko prestakuntza plana ezartzen duena.

Hozteko planta eta instalazioetarako segurtasun erregelamendua onetsi zuen irailaren 8ko 3099/1977 Errege Dekretuak, MI-IF-013 jarraibide tekniko osagarrian, hotz-instalazioetako instalatzaile eta zaintzaile-konpontzaile baimendua izateko titulurako baldintzak ezarri zituen. Hona hemen baldintzak:

_Industri ofizialtzako titulua edo ziurtagiria izatea gutxienez, hotz-instalazioetako instalatzaile edo zaintzaile-konpontzaile espezialitatean edo horren baliokidean.

_Aipatu Erregelamenduaren aplikazioari buruzko azterketa bat gainditzea.

_Hotz-instalazioetako instalatzaile edo zaintzaile-konpontzaile lana egiteko behar diren baliabide teknikoen eta esperientziaren jabe dela egiaztatzea.

Egun, erregelamenduari lotutako espezialitateetan LH-1 eta LH-2ko lanbide heziketako ikasketen titulurik edo ziurtagiririk ez dago. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitatean fluido-instalazioei buruzko erdi edo goi mailako tituluak ematen dira, bero, ur, gas eta hotz instalazioen inguruko gaiak barne. Tituluak:

_Erdi maila: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

_Goi maila: eraikinetako eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzea.

Bestalde, egoera batzuetan profesionalek, lanbide prestakuntza teknikoa izanda edo baita izan gabe ere, beren lana hotz-instalazioen arloan egiten dute, hotz-instalazioetako instalazio eta/edo mantentze lanean aritzen diren enpresen barnean.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da hotz-instalazioetako instalatzaile eta zaintzaile-konpontzaile agiriak lortzeko eskatzen diren prestakuntza baldintzak eguneratzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta esparrua.

Foru agindu honen helburua da hotz-instalazioetako instalatzaile eta mantentzaile/zaintzaile agiria lortzeko prestakuntza plana ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Hozteko planta eta instalazioetarako segurtasun erregelamenduan (irailaren 8ko 3099/1977 Errege Dekretuak onetsian) araututa daude agiri horiek.

2. artikulua. Prestakuntza Planaren egitura.

Prestakuntza planean kontuan hartzen dira Hozteko Planta eta Instalazioetarako Segurtasun Erregelamenduan zehaztutako bi espezialitateak, abiaburu diren hiru egoerarekin batera, ikaslearen prestakuntzaren arabera.

Erregelamenduak zehaztutako espezialitateak:

_CIF: hotz-instalazioetako instalatzailea.

_CMF: hotz-instalazioetako zaintzaile-konpontzailea.

Hasierako prestakuntza:

_Lanbide ikasketarik ez aurretik.

_Hurrengo atalean azaltzen ez diren espezialitateetako erdi edo goi mailako lanbide heziketa teknikoa.

_"Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea" espezialitateko erdi mailako lanbide heziketa teknikoa edo "Eraikinetako eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzea" espezialitateko goi mailako lanbide heziketa teknikoa.

Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira prestakuntza planeko edukiak. 2. eranskinean azaltzen den prestakuntza moduluetako edukia eta baimen agiriak lortzeko bete behar diren planeko puntuak 3. eranskinean ikus daitezke.

3. artikulua. Hotz-instalazioetako instalatzaile eta mantentzaile-zaintzaile izateko agiriak.

Prestakuntza planeko 4. eta 5. ataletan aipatu azterketak gainditurik, Gaitasunaren Ziurtagiriak lortuko dira. Ziurtagiri horiek ahalmena ematen dute dagokien espezialitateko agiria eskuratzeko, baldintza hauek betetzen badira: planeko 6. eta 7. atalek lanean egindako urteei buruz adierazten dutena frogatzea, eta espezialitate horretako enpresa bateko plantillan egotea edo nork bere enpresa sortzea, horretarako ezarrita dauden beharkizun guztiak beteta.

4. artikulua. Gainerako baldintzak.

Foru agindu honetan arautzen ez den orotan, hotz-instalazioetako instalatzaile eta mantentzaile-zaintzaile izateko agiriei dagokienez, hozteko planta eta instalazioetarako segurtasun erregelamenduan (irailaren 8ko 3099/1977 Errege Dekretuak onetsian) xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko martxoaren 17an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

1. ERANSKINA

Hotz-instalazioetako instalatzaile eta mantentzaile-zaintzaile agiriak lortzeko Prestakuntza Egituraren Plana

1. 1. modulua, ezagutza tekniko orokor teoriko-praktikoei buruzkoa: 300 ordu, eta moduluko edukien gaineko proba bat gainditu beharra.

2. 2. modulua, hotz-instalazioen inguruko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoei buruzkoa: 80 ordu, eta moduluko edukien gaineko proba bat gainditu beharra.

3. 3. modulua: 100 ordu, eta eduki hauek:

_Berariazko osagarri teoriko-praktikoak.

_Instalazioen exekuzio, mantentze eta zaintzearen inguruko erregelamendua eta araudia.

_Instalazioak legeztatzea.

4. Hotz-instalazioetako instalatzaile agiria (CIF) lortzeko gaitzen duen ziurtagiria eskuratzeko probak eta erregelamenduari eta araudiari buruzko azterketa.

5. Hotz-instalazioetako mantentzaile-zaintzaile agiria (CMF) lortzeko gaitzen duen ziurtagiria eskuratzeko probak eta erregelamenduari eta araudiari buruzko azterketa.

6. Lan esperientzia hotz-instalazioetako instalatzaile edo mantentzaile diren enpresetan, edo klimatizazio instalazioen instalatzaile edo mantentzaile direnetan:

_Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko titulua dutenek bi urte gutxienez.

_Eraikinetako eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzeko titulua dutenek urte bat gutxienez.

7. Bi urteko lan esperientzia gutxienez, hotz-instalazioetako instalatzaile edo mantentzaile diren enpresetan, aurretik lanbide ikasketarik izan gabe hasiz gero edo aurreko puntuan ageri ez den lanbide heziketako titulu batekin hasi bada langilea.

2. ERANSKINA

Moduluak

1.a: ezagutza tekniko orokorren modulua (300 ordu)

I._Oinarrizko modulua:

_Matematika.

_Fisika.

II._Mekanizazio modulua:

_Marrazketa teknikoa.

_Materialei buruzko ezagutza.

_Zabalkuntza termikoa.

_Hodien trazadura eta konformaziorako prozedurak.

_Hodien arteko lotune motak, aparatuak eta haien exekuzioa.

_Lotune finkoak eta desmuntagarriak.

_Soldadura biguna, gogorra eta elektrikoa.

_Oragailuak.

III._Elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutza:

_Elektroteknia.

_Zirkuitu elektrikoak.

_Osagai elektronikoak.

_Sistema elektriko trifasikoak.

_Makina elektrikoak.

_Neurriak eta neurri-tresnak.

_Instalazio elektrikoak.

IV._Segurtasuna:

_Arrisku faktoreak eta egoerak.

_Segurtasunerako baliabideak, tresnak eta teknikak.

_Larrialdi egoerak.

_Ebakuaziorako teknikak.

_Su-itzaltzea.

_Istripua izan dutenak garraiatzea.

V._Laneko osasuna:

_Lanari buruzko legedia eta lan harremanak.

VI._Termologia eta Psikometria:

_Beroa eta tenperatura.

_Beroaren transmisioa.

_Presioa.

_Lana, potentzia eta energia.

_Airearen ezaugarriak.

_Diagrama psikometrikoak.

VII._Hoditeriak eta haiek lotzeko sistemak:

_Metalezko hoditeriak.

_Plastikozko hoditeriak.

2.a: hotz-instalazioei buruzko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoen modulua (80 ordu)

I._Sarrera: Oinarrizko kontzeptuak:

_Hoztearen teoria. Printzipio fisiko eta termodinamikoak.

_Aire hezearen termodinamika. Diagrama psikrometrikoa. Oinarrizko prozesu psikrometrikoak. Ur-lurrunaren barreiapena, lurrun-hesiak.

II._Janariak hoztea:

_Janariak hozkailuetan kontserbatzea. Haragiaren, barazkien eta produktu elaboratuen tratamendua. Izoztea.

_Hozkailuak. Atmosfera kontrolatua duten hozkailuak. Altzariak.

III._Hozte sistemen metodologia I:

_Konpresio bidezko hoztea. Hoztearen ziklo teorikoa. Mollier-en diagrama.

_Hotz-konpresoreak, sailkapena, motak. Ahalmenaren erregulazioa.

_Lurrungailuak eta kondentsadoreak.

_Erregulazio eta kontrolaren printzipioak.

_Hozteari aplikatutako oinarrizko elektrizitatea.

_Hozte instalazioak muntatzea. Abiaraztea.

IV._Hozte instalazioen diseinua eta kalkulua I:

_Karga termikoen oinarrizko kalkulua.

V._Informatika aplikatua.

3.a: berariazko osagarri teoriko-praktikoen modulua, Erregelamendua eta araudiak, Hotz-instalazioen legedia (100 ordu).

I._Aplikatu beharreko legedia eta araudia:

_Iraileko 3099/1977 Errege Dekretua, hozteko planta eta instalazioetarako segurtasun erregelamendua onetsi zuena.

_Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2037/2000 (EE) Erregelamendua, 2000ko ekainaren 29koa, ozono geruza ahitzen duten gaiei buruzkoa.

_96/57/EE Zuzentaraua, hozte aparatuei buruzkoa.

_98/37/EE Zuzentaraua, makinei buruzkoa.

_Azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretua, Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua (Estatu kideek makinei buruz dituzten legediak hurbiltzeari buruzkoa) aplikatzeko xedapenak ematen dituena, 297. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1992ko abenduaren 11koa.

_Urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretua, azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretua (makinen gainean Kontseiluak emandako 89/392/EEE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenei buruzkoa) aldatzen duena, 33. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1995eko otsailaren 8koa.

_89/106/EEE Zuzentaraua, eraikuntzako produktuei buruzkoa.

_1630/1992 Errege Dekretua, eraikuntzako produktuen garraio librerako xedapenak ematen dituena, 89/106/EEE Zuzentaraua aplikatuz, 34. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1993ko otsailaren 9koa.

_1328/1995 Errege Dekretua, eraikuntzako produktuen garraio librerako xedapenak (abenduaren 29ko 630/1992 Errege Dekretuak onetsiak) aldatzen dituena, 93/68/EEE Zuzentaraua aplikatuz, 198. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1995eko abuztuaren 19koa. Akats zuzenketa: 240. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1995eko urriaren 7koa.

_97/23/EE Zuzentaraua, presio ekipoei buruzkoa.

_Maiatzaren 7ko 769/1999 Errege Dekretua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 97/23/EE Zuzentaraua ( presio ekipoei buruzkoa) aplikatzeko xedapenak ematen dituena, eta apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretua ( presio aparatuen Erregelamendua onetsi zuena) aldatzen duena, 129. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1999ko maiatzaren 31koa.

_Erreferentzia gisa erabiliko diren UNE arauak.

II._Hoztaileak maneiatzea:

_Hoztaileak eta labaingarriak. Ingurumenari lotutako arloak. Maneiatzea eta kudeatzea.

III._Hozte sistemen metodologia II:

_Hoztearen ziklo erreala. Kalkulu eredua. Xurgapen bidezko hoztea. Hozteko sistema alternatiboak.

_Etapaz etapako konpresioko instalazioak. Jauzi gisako instalazioak.

_Erregulazio eta kontrol mekanismoak. Hedatze-balbula. Presio, tenperatura, hezetasun eta emari kontrolak. Automatizazioa. Gainbegiratu, eskuratu eta urrunetik kontrolatzeko sistemak.

_Sistema, instalazioa eta hozte planta. Ekipoak eta materialak.

_Hozte instalazioak ustiatu, zaindu eta mantentzea.

IV._Hozte instalazioen diseinua eta kalkulua II:

_Karga termikoen kalkulua. Instalazioak, kamerak, biltegiak.

_Instalazioak aztertzea, proiektuak, eskemak.

_Segurtasuna hozte instalazioetan. Laneko arriskuei aurrea hartzea eta osasun arloko aurreneurriak (legionela).

_Hozte instalazioetan energia aurreztea.

V._Aplikazio bereziak tenperatura baxuetan.

_Izotza fabrikatzea. Izotz pistak. Industria Kimikoa. Liofilizazioa. Gasak likidotzea. Kriogenia. Metalurgia. Biomedikuntza.

VI._Hotz-instalazioen erregistroa. Agiriak tramitatzea.

3. ERANSKINA

Gaitasunaren ziurtagiria lortzeko prestakuntza plana

HOTZ-INSTALAZIOETAKO INSTALATZAILE ESPEZIALITATEA (CIF)

Lanbide ikasketarik ez aurretik

Berariazkoak ez diren erdi maila teknikoko edo goi mailako zikloak

Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea

Eraikinetako eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzeko goi mailako zikloa

HOTZ-INSTALAZIOETAKO MANTENTZAILE-ZAINTZAILE ESPEZIALITATEA (CMF)

Lanbide ikasketarik ez aurretik

Berariazkoak ez diren erdi maila teknikoko edo goi mailako zikloak

Hotz, girotze eta bero instalazioak jarri eta mantentzea

Eraikinetako eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzeko goi mailako zikloa

Iragarkiaren kodea: F0504844