54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

234/2005 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, eritasun luzea dela medio ikastetxera eskolak hartzera joaterik ez eta etxez etxeko hezkuntza laguntza behar duten ikasleendako ikasteko banakako laguntzetarako deia egiten duena. Ikasleek derrigorrezko mailetan, hau da, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Nafarroako ikastetxeetan egon beharko dute, 2004-2005 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilabetekoetan.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak egin duen txostenean proposatzen du eritasun luzea dela medio ikastetxera eskolak hartzera joaterik ez eta etxez etxeko hezkuntza laguntza behar duten ikasleendako ikasteko banakako laguntzetarako deialdia onestea. Ikasleek derrigorrezko mailetan, hau da, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beharko dute egon.

Deialdi honen ikasteko banakako laguntzek xedea dute ikasle horiek euren ikastetxeetara eskolak hartzera joaterik ez eta, ondorioz, dauzkaten hezkuntza-beharrak sortzen dituzten gastuak ordaintzen laguntzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eritasun luzea dela medio ikastetxera eskolak hartzera joaterik ez eta etxez etxeko hezkuntza laguntza behar duten ikasleendako ikasteko banakako laguntzetarako deialdia onestea. Ikasleek derrigorrezko mailetan, hau da, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Nafarroako ikastetxeetan egon beharko dute, 2004-2005 ikasturtean. Deialdia 1. eranskinaren oinarriei lotuko zaie.

2. Deialdi honen ebazpena eta emanen diren laguntzen ordainketa 2005eko Gastuen Aurrekontuko "Hezkuntza Bereziarendako bekak eta laguntzak" izeneko 423001-41610-4809-322400 kontusailaren kargura eginen dira. Aurrekontuaren gehieneko muga 12.000 eurokoa izanen da.

3. Deialdi hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 23an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

O i n a r r i a k

Lehena._Deialdiko laguntzen hartzaileak.

1._Etxez etxeko hezkuntza laguntza: osasun arazoak direla eta, ikasle batek bere ikastetxera luzaroan joaterik ez eta ematen zaizkion ikasteko laguntzak dira. Ikaslearen beraren etxean egiten dira eskolako lanak ikas prozesuari jarraipena emateko.

2._Etxez etxeko hezkuntza laguntzetarako ikasteko banakako dirulaguntzak ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleek eskatzen ahalko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeren batean Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako araubide orokorreko derrigorrezko irakaskuntzetan jardutea.

b) Eskabidea aurkezten den egunean helbidea Nafarroan izatea.

c) Medikuaren txostenaren bitartez, 2004-2005 ikasturtean ikastetxera joan gabe 30 eskola egun jarraian, gutxienez, eman duela edo emanen duela frogatzea.

Bigarrena._Laguntzen diru zenbatekoa eta banatzeko modua.

1._Etxez etxeko hezkuntza laguntzetarako banakako gehieneko kopurua 800 eurokoa izanen da. Bakoitzaren zenbatekoa jakiteko kontusailean dagoen diru kopurua eskatzaile guztien artean zatituko da, betiere eritasunaren iraupena proportzioan hartuz.

2._Etxez etxeko hezkuntza laguntzetarako orduak, gehienez ere, modulo hauei atxikiko zaizkie: 4 ordu astean Lehen Hezkuntzan eta 6 ordu astean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Hirugarrena._Eskabideak noiz eta nola aurkeztu.

Eskabideak Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuari igorriko zaizkio, 2. eranskineko ereduari jarraikiz, eta behar diren agiri guztiekin batera. Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira (Santo Domingo karrika, z.g., 31001 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Iruñeko erregistro orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002), edo Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako egoitzetako edozeinetan, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, 2005eko maiatzaren 31 bitarte.

Laugarrena._Aurkeztu behar diren agiriak.

1. Etxez etxeko hezkuntza laguntzarako eskaerari (2. eranskineko eredua) ondoko agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Ikaslearen ikastetxeko zuzendaritzaren txostena 2004-2005 ikasturtean etxez etxeko hezkuntza laguntza behar edo beharko duela egiaztatuko duena. Gutxi gorabehera zenbat denbora iraunen duen adieraziko da bai eta ikaslearen tutorearen eta laguntza saioak egitera ikaslearen etxera joan edo joanen den profesionalaren arteko koordinazioa (3. eranskineko eredua).

b) Laguntza kobratzeko erabiliko den banku edo aurrezki-kutxako libretaren lehen orriaren fotokopia. Laguntza eskatzen duenaren aita, ama edo tutoreak izan behar du libretaren titularra.

c) Laguntza kobratzeko erabiliko den banku edo aurrezki-kutxako libretako titularraren NANaren fotokopia.

d) Famili Liburuaren fotokopia. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik baldin badaude edo lege tutoreak baldin badauzka, eskabidea egin duenaren menpe dagoela ziurtatzen duen agiria erantsiko zaio.

e) Bizilekua Nafarroan duela egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

f) Medikuaren txostena, ikasleak bere ikastetxera eskola hartzera joaterik ez edo joateko "zailtasun handiak" izanen dituen denboraren kalkulua adieraziko duena.

2. Eskatzaileei agiri gehiago eskatzen ahal zaizkie, behar izanez gero, betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Bosgarrena._Deialdiaren ebazpena eta erreklamazioak.

1. Etxez etxeko hezkuntza laguntzetarako dirulaguntzak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez adjudikatuko ditu, Etxez Etxeko Hezkuntza Laguntzetarako Dirulaguntzen Batzordeak proposatu ondotik. Batzordeak honako kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeburua: Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa.

b) Kideak:

_Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.

_Berariazko Programen Bulegoko burua.

_Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

_Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko gizarte langile bat.

2. Hezkuntza Departamentuak, edonoiz, eskaera espedienteak eta ikaslearen benetako egoera aztertzen ahalko ditu, emandako datuak eta laguntzaren egokitasuna egiaztatzeko.

3. Ikasle onuradunaren familiakoek ikerketan lagundu nahi ez badute edo eskatzen dizkieten argibide eta agiriak ukatzen badituzte, berehala onuradun izatea kenduko zaio ikasle horri eta hartutako dirua itzuli beharko da.

4. Eskatzaileren batek, deialdi honen xede beragatik, edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako diru zenbateko berdina edo handiagoa jasotzen badu, automatikoki baja emanen zaio deialdi honetako onuradun gisa. Zenbatekoa txikiagoa izanez gero, diferentzia emanen zaio.

5. Dirulaguntzen Batzordeak behin-behinekoz proposatuko ditu laguntzen banaketa. Eman eta ukatu diren beka laguntzen proposamena interesatuen eskura izanen da Hezkuntza Departamentuko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuan (Santo Domingo aldapa kalea, z.g., Iruña) ekainaren bigarren hamabostaldian.

Eskatzaileren batek deialdi honen arauak ustez gaizki aplikatzeagatik bere eskubideak urratu egin direla iritziz gero, Laguntzen Batzordeari eskaera aurkezten ahalko dio ukatutako beka eta laguntzak eta haien zenbatekoak berrazter ditzan, laguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuan interesatuen eskura paratzen den egunetik aurrera 5 egun naturaleko epean.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, 2005eko uztailaren lehenbiziko egunetan eskabideak ebatziko dira eta ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Seigarrena._Etxez etxeko laguntzarako banakako dirulaguntzen ordainketa.

Etxez etxeko hezkuntza laguntzetarako banakako dirulaguntzak onuradunaren guraso-agintea duten titularrari edo titularrei zuzenean onartu eta ordaintzeko agindua emanen zaie, 2005eko uztailean, baldin eta ekainaren 15a baino lehen ondoko agiri hauek aurkeztu badituzte:

_Hezkuntza laguntza eman duen pertsonaren ziurtagiria, bertan adierazita zenbat diru jaso duen, landutako helburuen eta gauzatutako egintzen laburpena, eta ikastetxeko tutorearekin izandako koordinazioa.

_Ikastetxearen txostena, etxez etxeko laguntzak iraun duen denbora adieraziko duena eta ikaslearen tutorearen eta laguntza saioak egitera etxera joan zaion profesionalaren artean behar den koordinazioa izan ote den azalduko duena (4. eranskineko eredua).

Agiriak ezarritako epean aurkeztu ezean, laguntza kobratzeari uko egiten zaiola ulertuko da.

Frogatzen den gastuaren zenbatekoa kobratutako laguntzarena baino txikiagoa bada, laguntza murriztuko da, frogatutako gastuaren neurrira.

Zazpigarrena._Etxez etxeko laguntzarako banakako dirulaguntzak baliogabetzea.

Onuradunek edonoiz gal ditzakete laguntzak. Horretarako, aldez aurretik espedientea egin beharko zaie, eskabidean jarri zituzten datuak, laguntza emateko oinarritzat hartu zirenak, egiazkoak ote diren begiratzeko. Espediente hori Hezkuntza Departamentuak ireki eta ebatziko du.

Espedientearen ondorioz laguntza deuseztatzen bada, eskatzaileak ez du dirurik jasoko, arlo administratiboan, zibilean eta/edo penalean izan lezakeen erantzun beharra galarazi gabe.

Laguntzak kentzen dituen ebazpena interesatuei banaka jakinaraziko zaie.

Zortzigarrena._Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra, eta bere oinarrien eta bera aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

2. ERANSKINA

Eskaera, etxez etxeko hezkuntza laguntzarako banakako dirulaguntza jasotzeko (familiak bete beharrekoa)

Ikaslearen datuak:

Deiturak: ............................. Izena:

NAN zk.: .............................. Jaioteguna:

Herria: ............................. Probintzia:

Eskatzailearen datuak:

Aitaren / amaren / edo ordezkariaren deiturak eta izena:

Helbidea: Kalea: ........................., zenbakia: ..., solairua: ..., letra: ...

Herria: ................... P.K.: ............. probintzia: ............. Tel.: .............

Ikaslea eskolatua dagoen ikastetxearen datuak:

Ikastetxea: ......................... Herria:

Hezkuntzako etapa: ........................ Kurtsoa edo maila:

Ikastetxera joan gabeko denbora, gutxi gorabehera:

Banakako dirulaguntza eskatzen du etxez etxeko hezkuntza laguntzarako, eta deialdiak ezarritako baldintzak onartzen ditu.

....................(e)n, 2005eko ................aren ..............(e)an.

(Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura)

DIBERTSITATE, KULTURA-ANIZTASUN ETA IMMIGRAZIO ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUNA.

3. ERANSKINA

Ikastetxeko zuzendaritzak bete beharrekoa, etxez etxeko hezkuntza laguntza eskatzean

Ikastetxeko

zuzendariak, jaun/andreak

Aditzera ematen du:

................................................................... ikaslea, ....................... kurtso/mailan eskolatua dena, eritasun luzea ( ) edo eriondoa ( ) dela medio, bere etxean dagoela eta, medikuaren txostenak dioenez, ez duela ikastetxera etortzerik izanen, gutxi gorabehera, denbora honetan:

Bidezkoa da ikasle honi etxez etxeko hezkuntza laguntza ematea.

Ikastetxeko zuzendaritzak bermatuko du beharrezkoa den koordinazioa ikaslearen tutorearen eta ikasleak bere etxean behar dituen saioak ematera joanen den profesionalaren artean.

Eguna

Sinadura eta ikastetxearen zigilua

DIBERTSITATE, KULTURA-ANIZTASUN ETA IMMIGRAZIORAKO ZERBITZUKO HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN ATALA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

4. ERANSKINA

Ikastetxeko zuzendaritzak bete beharrekoa, etxez etxeko hezkuntza laguntza bukatutakoan

Ikastetxeko

zuzendariak, jaun/andreak

Aditzera ematen du:

................................................................... ikaslea, ....................... kurtso/mailan eskolatua dena, eritasun luzea ( ) edo eriondoa ( ) dela medio, ez dela ikastetxera etorri ..............................(e)ko denboran eta etxez etxeko hezkuntza laguntzaren programa izan duela.

Ikastetxeko zuzendaritzak bermatu du beharrezkoa den koordinazioa ikaslearen tutorearen eta ikasleak bere etxean behar zituen saioak ematera joan den profesionalaren artean.

Eguna

Sinadura eta ikastetxearen zigilua

DIBERTSITATE, KULTURA-ANIZTASUN ETA IMMIGRAZIORAKO ZERBITZUKO HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN ATALA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0510211