54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

308/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektua" jendaurrean egoteko aldia bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, urtarrilaren 27ko 67/2005 Ebazpenaren bidez, eman zion onespen teknikoa Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektuari eta jendaurrean paratu zuen. 2005eko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Ebazpen horren bitartez, proiektua bera eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu, ez proiektuan azaldutako konponbideari, ez eta proiektuak ukituriko eskubide eta ondasunen zerrendari ere.

Proiektuaren arabera, obrak egiteko aurrekontua 839.739,08 eurokoa da eta egiteko epea 5 hilabetekoa da.

Azkenik, adierazi beharra dago, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeetan aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berarekin dakarrela irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obrek ukituriko lurren onura publikotzat jotzea eta proiektuak ukitutako ondasunak presaka okupatu beharra.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektua" jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea.

2. "Zaragoza-Altsasu burdinbidean, 114/381 k.p.an, Martzillako udal mugapean, abelbide goratu bat egiteko proiektua" behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 839.739,08 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbiide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Martzillako Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0511258