54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

728/2005 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Zangozako osasun zentroa eraikitzeko lanen proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana eta obraren zuzendaritza kontratatzeko gastua egiteko baimena ematen duena (OB5/2005 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Zangozako osasun zentroa eraikitzeko lanen proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana eta obraren zuzendaritza eginen duen enpresa hautatzea (OB5/2005 lehiaketa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Aurrekontua: 120.000 euro (60.000 euro proiektua eta 60.000 euro obra zuzendaritza).

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.

_Proposamenen aurkezpena: lehiaketa-iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea bete eta hogeita bost egun iraganik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), 12:00etan.

_Klausula administratibo eta partikularren agiriak interneteko gune honetan daude lehiatzaileen eskura: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos (departamentuaren kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 848 428800 telefonoa, 848 428894 faxa. Proiektua Tucán liburu-dendan dago (Irunlarrea kalea, 25, Iruña. Telefonoa: 948177335, faxa: 948196389).

_Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak esleipen-hartzaileak ordaindu beharko ditu.

_Argibideen memoria. iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hiru egun baliodun pasata, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Batzar Gelan, 10:00etan. (Eguna prentsan eta interneten iragarrita zehaztuko da).

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0511247