54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

127/2005 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Berritzeko Plana ezartzeko proiektuak garatzeko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa publikoaren bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolaketa Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Berritzeko Plana ezartzeko proiektuak garatzeko laguntza teknikoko lanak eginen dituen enpresa hautatzea (2005/062 espedientea).

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 260.000,00 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2005eko abenduaren 31 bitarte.

_Klausulen agiriak: web www.navarra.es webgunean (zerbitzu eta kontratuen katalogoko atalean) edo Antolaketa Zerbitzuko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko behean).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2005eko ekainaren 1a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko behean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2005eko ekainaren 17ko 10,00:00etan, Antolaketa Zerbitzuko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko behean).

Iruñean, 2005eko apirilaren 25ean._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0511135