54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Kontribuzioa eta zerga bateratuak 2005eko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2005eko maiatzaren 26an amaituko dela borondatezko epea, 2005eko lehen seihileko Kontribuzioa eta zerga bateratuak direla-eta igorritako kuotak ordaintzeko.

Horiek ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko dira, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco de Santander Central Hispano (BSCH), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Ordainketa Interneten bitartez ere egin daiteke, www.pamplona.es web orrian.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510855