54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

E D I K T U A

Lekunberriko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Onestea udal mugapearen aldaketa, Lekunberriko 12. poligonoko 645 eta 646. lurzatiak Larraungo udal mugapera pasa daitezen, Mugiroko Kontzejuko esparruan."

Urriaren 20ko 11/2004 Legeak aldaturiko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 17. artikuluko 2.a) puntuan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2005eko apirilaren 12an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0510600