54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko martxoaren 11n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Almandozko U.E. 1 unitatea urbanizatzeko proiektua; hura Iturria Carricaburu andreak prestatua da, Nafarroako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak 2005-03-02an ikus-onetsia, horretarako abiatu den espedientean dago eta Michel Azkarate Iriartek eta Baztango Udalak sustatu dute.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0510585