54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

31. exekuzio unitateko P-2 eta P-4 lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Basaon karrikan

Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2005eko martxoaren 21eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Tuterako H.A.P.O.ko 9. unitate integratuko 5-B banaketa eremuko 31. exekuzio unitateko P-2 eta P-4 lurzatiak Basaon karrikan borondatez birzatitzeko proiektua, Ramiro Magaña Pérez jaunak Construcciones Santos Magaña, S.L.ren izenean aurkeztua. Orobat onetsi du espedientea jendaurrean edukitzea ere, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere Udalaren erregistro orokorraren bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko martxoaren 21ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0510536