54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Berriobeitiko BB-1 sektorean

2005eko apirilaren 7an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, ondotik hitzez hitz osorik heldu den ebazpena eman zuen:

1._Hasiera batean onestea Berriobeitiko BB1 sektoreko 19.3 lurzatiko xehetasun azterlana, Lecumberri Donazar senideek sustatua eta José Joaquín Roncal arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari eta xehetasun azterlanak zuzenean ukitzen dituen jabeei eta gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2005eko apirilaren 7an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0510459