54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasiera batean onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Zuluetako U.E. 3.7.2 unitatean Nueva Albañilería, S.L.k sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko apirilaren 5ean egin bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez hala iritzita, erabaki zuen hasiera batean onestea, txosten tekniko eta juridikoaren zehaztapenekin, Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Zuluetako 6. poligonoko 233. lurzatian dagoen U.E. 3.7.2 unitatean Nueva Albañilería, S.L.k sustatu duena; hori dela eta, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epea izanik hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen legeriari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, 2005eko apirilaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0510472