54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatean, Dorreko U.E. 3.1 exekuzio unitateko jabeek sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko apirilaren 5ean egin bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez hala iritzita, erabaki zuen hasiera batean onestea Dorreko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatean unitate horretako bereko jabeek sustatu duten xehetasun azterlana; hori dela eta, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epea izanik hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraikiz.

Noainen, 2005eko apirilaren 6an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0510471