54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Lizarrako H.A.P.O.ko zenbait unitatetan lizentziak ematea etenik

Lizarrako Udalak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, bertzeak bertze honako hau erabaki zuen:

"1. Etetea hirigintzako lizentziak ematea _eraistekoak salbu_ Lizarran indarra duen HAPOko unitate hauetan:

1.1._UPP 14-4, 14-5, 14-6, eta UPP 14-1en eta 14-2ren esparrua, Iruñeko etorbidearen eta Ega Ibaia karrikaren artean.

1.2._Katastroko 340, 341, 342 eta 344. lurzatiak, eta U.C. 2-1eko 52-B.

2. Etetea lurzatitzeko, etxe berriak egiteko eta bolumena handitzea dakarten obrak egiteko hirigintzako lizentziak ematea -lizentzia onartua dutenetan salbu-, UPP 18-3 eta 18-4 unitateetan, eransten den planoan agertzen den esparruan eta halabereko lurzatietan, izan ere horien puska baterako EMOTek (lurralde antolamendurako udal estrategiak) "etxebizitzetarako erabilera intentsiboa" aurreikusten du (etenak, 5. poligonoan, katastroko lurzati hauei eragiten die: 66.a, 183.a, 185.etik 188.era, 242.a, 243.a, 266.a, 268.etik 276.era, 278.etik 287.era, 361.etik 365.era, 367.etik 369.era, 374.etik 385.era, 387.etik 389.era, 391.etik 396.era, 399.a, 400.a, 1001.a, 1002.a, 1009.a, 1011.etik 1015.era, 1026.a, 1027.a, 1035.etik 1040.era, eta 921. lurzatiaren puska bat)."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lizarran, 2005eko apirilaren 8an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0510351