54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CARCAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Carcarko Udalak, 2005eko martxoaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UO.31 unitatearen xehetasun azterlana eta UO.29, 30 eta 31 unitateen mugen aldaketa, Hilario Pérez Chalezquer jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Carcarren, 2005eko apirilaren 8an._Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L0510307