54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46/2005 FORU AGINDUA, Osasun kontseilariak emana, María Teresa Blasco Altuna andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren 54.2 artikuluak xedatzen du zuzendari eta zuzendariordeak Osasun kontseilariak izendatuko eta kenduko dituela kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Blasco Altuna andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea. Izendapenak 2005eko apirilaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu honen berri ematea María Teresa Blasco Altuna andreari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0510771