54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

259/2005 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Lan zuzendari nagusiak emana, azaroaren 24ko 1134/2002 Ebazpenaren eranskina, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, aldatzen duena. 2004ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Azaroaren 24ko 1134/2004 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2005eko jaiegunak ezarri ziren.

Ebazpenaren eranskinean Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Geroztik, hainbat udalen idazkiak jaso dira herriko jaiaren eguna aldatzeko.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, eskatutakoari baietza emateko legezko oztoporik ez dagoenez, eskatutako egutegi-aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak azaroaren 26an emandako 1134/2004 Ebazpenaren eranskina (2004ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 15ekoa) aldatzea, eranskinean ondoko herrientzat ezarritako jaiegunen ordez honako hauek jartzeko:

Barbaringo Udala: urriaren 18a.

Cadreitako Udala: urtarrilaren 17a.

Erronkariko Udala: abenduaren 26a:

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko martxoaren 18an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0504955