50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MELIDA

Aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2005eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako agiriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua nahiz plantilla organikoa behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udal honi zuzendua, hilabeteko epean, onespenaren biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, onespenaren ondoko hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean onespenaren biharamunetik aitzina.

Melidan, 2005eko martxoaren 17an._Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0504634