50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

212/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Burgiko Udal Plana 213. lurzatian (UE-5) aldatzeko espedientea, Zalardoki, S.L.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Burgiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Burgiko Udal Plana 213. lurzatian (UE-5) aldatzeko espedientea, Zalardoki, S.L.k sustatua, behin betikoz onestea.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Burgiko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 25ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0503511