50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CADREITA

Deialdia, Cadreitako Udalaren Plan Orokorraren idazketa kontratatzeko

Cadreitako Udaleko Alkatetzak 2005eko apirilaren 1ean eman ebazpenean zehaztutakoa betetzeko, aditzera ematen da Cadreitako Udalaren Plan Orokorra idazteko laguntza kontratua egin gogo dela.

1._Kontratuaren xedea: kontratuaren xedea da Cadreitako Udal Plana idazteko laguntza kontratatzea.

2._Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidez eta prozedura irekia, tramitazio arruntarekin, horretarako onetsi den baldintzen pleguari jarraikiz.

3._Hasierako prezioa: 80.000 euro, BEZa barne, beheko posturen bidez hobetu daitekeena.

4._Behin betiko bermea: adjudikazioaren prezioaren % 4.

5._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: udal idazkaritzan, Herriko Etxeko plaza, 1, Cadreita, posta kodea: 31515, telefonoa: 948-836011, telefaxa: 948-406650.

6._Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: udal idazkaritzan, bulego orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei egun naturaleko epean.

7._Proposamen eredua: baldintzen pleguan dagoena.

8._Proposamenak irekitzea:

8.1. Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, Kontratazio Mahaiak jendaurrean kalifikatu eginen du tenorez eta moduz jasotako dokumentazioa. (1. gutunazala).

8.2. Eskaintza tekniko eta ekonomikoak (2 eta 3. gutunazalak) Udaletxean irekiko dira, jendaurrean eskaintza egileek eskaintzen irekiera ikus dezaten. Ekitaldi horren eguna eta ordua tenorez jakinaraziko zaizkie.

Cadreitan, 2005eko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0510356