50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UHARTE

Laguntza kontratua, Udalaren Plan Orokorra idazteko

1. Pleguaren xedea: Uharteko Udalaren Plan Orokorraren proiektua idaztea.

2. Adjudikatzeko prozedura eta modua: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

3. Kontratuaren aurrekontua: 80.000 euro (BEZa barne).

4. Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, 2 hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu biak arte (egun hori larunbata edo balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean).

5. Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen pleguan zehaztutakoa, interesatuen eskura baitago udal bulegoetan, bulego egun eta orduetan (astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00ak arte).

6. Proposamenak noiz irekiko diren: proposamen ekonomikoak irekitzeko jendaurreko ekitaldiaren eguna eta ordua interesatu guztiei jakinaraziko zaizkie.

7. Klausula administratiboen plegua:

Uharteko Udalaren bulegoetan jasotzen ahalko da, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00ak arte.

Uharten, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0510253