50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I T Z A L T Z U

Lehiaketa, Itzaltzuko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko

Itzaltzuko Udalak, 2005eko martxoaren 11n egin bilkuran, Itzaltzuko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko laguntza kontratua prozedura irekiaren bidez adjudikatzeko lehiaketa onestea erabaki zuen.

Xedea: Itzaltzuko Udalaren Plan Orokorra prestatzea.

Prozedura: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Behin-behineko bermea: 540 euro.

Hasierako prezioa: 27.000 euro (BEZa barne).

Proposamenak eredu ofizialak bete ondoren udal bulegoetan aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken egun balioduneko arratsaldeko hirurak arte.

Gainerako baldintzak baldintza ekonomiko-administratiboen eta baldintza teknikoen pleguan daude, interesatuen eskura, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2005eko martxoaren 15ean._Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0510251