50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Laguntza kontratua adjudikaturik

Alkatetzak, 2005eko martxoaren 9an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Egindako lehiaketaren ondorioz eta kontratazio mahaiak proposaturik, kontratu hau adjudikatu zaio eskaintzarik onuragarriena egin duenari:

Xedea: musika ikuskizunak kontratatzea, 2005. urteko uztaileko eta iraileko festetarako.

Esleitzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Esleipenaren prezioa: 76.600 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 10 egun.

Esleipen hartzailea: De Miguel, S.L.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betez.

Vianan, 2005eko martxoaren 18an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0504629