50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LODOSA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: José Miguel Irisarri Munilla. Jarduera: Eraikuntzak berezko dituen makina eta lanabesendako biltegia eraikitzea, César Fuertes Goñi arkitektoaren proiektuari jarraikiz. Tokia: 812. lurzatia, El Ramal industrialdea, z.g., Lodosan.

Lodosan, 2005eko martxoaren 23an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0505063