50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BASABURUA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko otsailaren 23a. Eskatzailea: Francisco Javier Recondo Elizalde. Jarduera: haragitarako behien ustiategia handitzea. Tokia: 12. poligonoko 508. lurzatia, Berueten (Basaburua).

Basaburuan, 2005eko martxoaren 21ean._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0504849