50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

E D I K T U A

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen, 2005eko apirilaren 5ean:

Ikusirik epaimahaiak egindako bileraren akta, ingurumeneko zaindari lanpostu bat, "C" mailakoa, Tafallako Udaleko "D" mailako funtzionarioen artean oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdian.

Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari lanpostu bat betetzeko deialdiko laugarren oinarrian, lehenengo puntuan, ezarritakoa betetzeko,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Tafallako Udaleko ingurumeneko zaindari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea.

Onartuak:

DON JAVIER AUTOR GUEMBRE

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Izangai baztertuei hamar egun balioduneko epea ematea, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkeztu eta egin ahal izan dituzten akatsak zuzentzeko.

Hirugarrena._Epaimahaiaren osaera jakintzat hartzea, ondoko kideek osatuko baitute, zeinak errefusatu ahalko baitira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako kausarik gertatzen bada. Hona hemen:

_Mahaiburua: María Teresa Mañú Echaide (Tafallako Udaleko alkatea).

_Mahaikideak: Pedro Ollobarren Jaurrieta (Ingurumeneko zaindari nagusia) (Ordezkoa: Fermin Erdozain Rived); Jesus Sadaba Sola (Udaltzaina) (Ordezkoa: Antonio Lizarbe Lerga).

_Mahaikide idazkaria: Nekane Agreda Arróniz, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2005eko apirilaren 5ean._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0510580