50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

33/2005 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoko buruak emana, maiatzaren 29ko 40bis/2004 Ebazpenaren bidez onetsitako suhiltzaileen peoi laguntzaileen zerrendaren indarraldia luzatzen duena, 2005eko ekainaren 1etik 2006ko maiatzaren 31ra bitartean behar diren kontratazioak egiteko. Zerrenda hura Partzuergoko buruak 2004ko otsailaren 19an emandako 14/2004 Ebazpenaren ondoriozko hautapen-proben bidez eratu zen, eta 2004ko martxoaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu (30. zk.). Nolanahi ere, hartarako eskatutako baldintza berberak bete beharko dira eta ebazpen hartan aurreikusitako proba fisikoa egin.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Partzuergoko buruaren txostena ikusirik, eta bertan adierazten denez beharrezkoa dela luzatzea 40/2003 Ebazpenaren bidez onetsitako suhiltzaileen peoi laguntzaileen zerrendaren indarraldia, Partzuergoko buruak otsailaren 19an emandako 14/2004 Ebazpenaren ondoriozko hautapen-proben bidez eratu baitzen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren bidez onetsitako Estatutuen 13. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2004ko maiatzaren 29ko 40bis/2004 Ebazpenaren bidez onetsitako suhiltzaileen peoi laguntzaileen zerrendaren indarraldia luzatzeko baimena ematea, 2005eko ekainaren 1etik 2006ko maiatzaren 31ra bitartean behar diren kontratazioak egiteko. Zerrenda hura Partzuergoko buruak otsailaren 19an emandako 14/2004 Ebazpenaren ondoriozko hautapen-proben bidez eratu zen, eta 2004ko martxoaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu (30. zk.). Nolanahi ere, hartarako eskatutako baldintza berberak bete beharko dira eta ebazpen hartan aurreikusitako proba fisikoa egin.

2. Zerrendan diren izangaiek, 14/2004 Ebazpeneko 13. idatz-zatian aipatutako ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren 2. eranskinean aipatutako proba fisikoa gainditu beharko dute.

"13._Kontratazio epea 2005eko ekainaren 1etik 2006ko maiatzaren 31ra arte luzatzen bada, Partzuergoko Buruak hartarako ebazpen bat emanda, destinoa hautatzeko deialdi berrian parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko eskatzen diren baldintza berak bete beharko dituzte eta 2. eranskinean deskribatzen den proba fisikoa gainditu, berriz frogatzeko gai direla berariaz suhiltzaileen peoi laguntzailearen eginkizunetan aritzeko.

Inor proba fisikora aurkeztu ez edo gainditzen ez badu, zerrendatik kenduko da, bai eta 4 b) oinarrian ezarri gehienezko adinetik gorakoak ere."

3. Proba fisikoa (Cooper testa eta baloi medizinalaren jaurtiketa) 2005eko maiatzaren 5ean eginen da, Burlatako Zalduko Atletismo Pistetan. Izangaiek NANa aldean dutela agertu behar dute, kirolerako arropa eta oinetakoekin (iltzerik gabekoak), hurrenkera honen arabera:

_9:00etan: Macías Iribarren, José Antoniotik Zurbano Campos, Jesús Maríara.

Abal Pastor, Enekotik Azanza Urra, Iñigora.

_12:00etan: Azcona Irurzun, Urtzitik Luna Berango, Xabierera.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko apirilaren 1ean._Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko burua, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0510506