50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2005eko martxoaren 16an aurrekontua onesteko egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio nahiz lan kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2005eko martxoaren 21ean._Burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0505041