50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa

Mankomunitate honetako Juntak, 2005eko martxoaren 14an egindako bileran, honako hau erabaki zuen:

Lehena._Mankomunitateak 2005. urtean bere zerbitzuan izanen dituen langileen plantilla organikoa, ondotik heldu dena, onestea.

Lanpostuak

Idazkaria.

Lan kontratudun finkoak

_Gizarte laguntzaile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita bi. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

_Administrari laguntzaile bat, lanaldi erdiz aritzeko, eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

_Sei familia-langile, lanaldi osoan. E maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabortz. Lanpostuko osagarria: ehuneko hamalau. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera. Egoera: 3 lanpostu hutsik.

Bigarrena._Langileen izen zerrenda hau onestea:

Idazkaria: José Luis Legarra Iriarte, Etxalarko Udaleko idazkaria. Osagarria: Funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren ehuneko hamar.

Mikel Saralegi Otsakar, gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita bi. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: hirurteko bat. Eszedentzian.

Administrari laguntzailea: Ramona Olatziregi Mitxelena. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogei. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: Lau hirurteko. Lanaldi erdia Mankomunitate honetan ematen du eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. Behin-behinekoz lanaldi osoa azken Mankomunitate horretan ematen ari da.

M.ª José Sagarzazu Iguzkiagirre, familia-langilea. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lan egoera: langile finkoa. Antzinatasuna: bortz hirurteko.

Francisca Ramona Ordoki Ubiria eta Pilar Fagoaga Yanci, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabortz. Lanpostuko osagarria: ehuneko hamalau. Antzinatasuna: Francisca Ramona Ordokik hirurteko baten 2,5 hiruko. M.ª Pilar Fagoaga Yanci hirurteko bat. Lan egoera: langile finkoak.

Badaude langile batzuk behin-behineko kontratuekin.

Familia-langilea D mailatik kentzeko xedatu da.

Administrari laguntzailearen lanpostuko osagarria kentzeko xedatu da.

Etxalar, 2005eko martxoaren 15ean._Presidentea, Miguel Maria Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L0504785