50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2005eko plantilla organikoa behin betiko onetsirik

Funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2005eko plantilla organikoa 2004ko abenduaren 23an eginiko bilkuran onetsi zen hasiera batez. Bada, jendaurrean egoteko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da.

2005EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Mankomunitateak, 2004ko abenduaren 23an eginiko Batzar Orokorrean, erabaki zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, Mankomunitate honen 2005eko plantilla organikoa onetsi da.

Horrenbestez, gehiengoz, erabaki da:

1. Mankomunitearen zerbitzuko funtzionarioen plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak onestea, erabaki honen eranskinaren ariora.

2. Funtzionarioen zerrenda onestea, erabaki honen eranskinaren ariora.

3. Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak onestea, erabaki honen eranskinaren ariora.

4. Lan-kontratudunen zerrenda onestea, erabaki honen eranskinaren ariora.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, hautara:

1._Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lakuntzan, 2005eko martxoaren 9an._Mankomunitateburua, Gorka Ovejero Gamboa.

2005EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/93 Foru Dekretu Legegileak, eta Nafarroako Toki Administrazioari Buruzko 6/1990

Foru Legearen 236. artikuluak ezarritakoaren arabera, Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2004ko abenduaren 23an egindako bilkuran, besteak beste, 2005erako Mankomunitateko plantilla organikoa eta langileen zerrenda onetsi zituen:

2005.EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Kudeatzailea F A O.L. D.B. % 45 - - % 30

Idazkaria (hutsik) F A O.L. D.B. - - - -

Kontu hartzailea (hutsik) F A O.L. D.B. - - - -

Euskara teknikaria (2)* F B O D.B. % 25,57 - - -

Euskara teknikaria (Zerbitzuburua) F B O.L. D.B. % 38,57 - - -

Arkitekto teknikoa L B IN. Esk D.B. % 3,57 % 35 - -

Kirol teknikaria F B O.L. D.B. % 25,57 - - -

Administrari-ofiziala F C O.L.M D.B. % 16,36 - % 12 -

Administrari-ofiziala** F C O.L.M D.B. % 16,36 - % 12 -

Administrari laguntzailea* F D O.L. D.B. % 17,12 - % 12 -

Administrari laguntzailea F D O.L. D.B. % 17,12 - % 12 -

Administrari laguntzailea B D IN. Esk D.B. % 17,12 - % 12 Bitartekoa

Euskara teknikaria B B IN. Esk D.B. % 25,57 - - Bitartekoa

Garbitzailea* L D O.L.M. D.B. % 17,90 - % 15 -

Garbitzailea L E IN. Esk D.B. % 17,90 - % 15 -

EUTEko mantenimendurako ofiziala L C IN. Esk D.B. % 16,36 % 12 - Lan zehatza

EUTEKO mantenimendurako peoia L D IN. Esk D.B. % 17,12 % 12 - Lan zehatza

HHSko arduraduna B - I.L. D.B. Gidariaren sold. + lanp. osag.

(% 18 hilabeteko soldatan

eta aparteko ordainketetan)

Gidariak (3) L - K.S. - Hitz. Arabera - - -

Garbiketarako peoiak (4) L - K.S. - Hitz. Arabera - - -

Garbiketarako peoiak (1) L - K.S. - Hitz. Arabera Errelebu k. % 15 - -

Garbiketarako peoiak (1) L - O.L. - Hitz. Arabera Errelebu k. % 85 - -

Garbiketarako peoi-gidaria (2) F E O.L. D.B. % 57,59 % 15 - -

Garbiketarako peoiak (Hutsik-2) B IN. Esk - D.B. Hitz. Arabera 6 hilabete, 3 urtez luzagarria -

Edukiontzien garbiketarako peoia B IN. Esk - D.B. Hitz. Arabera Lan zehatza

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluari eta Administrazio Publikoetan euskararen erabilpena arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraiki, aipatzen diren lanpostuetarako euskararen ezagutza derrigorrezko bal- dintza izanen da, lanpostu hauetan administratuekin dagoen harreman zuzena oso handia baita.

_(*) Plaza batean lehiaketa prozesua abian da.

_(**) Lehiaketa prozesua abian da.

FUNTZIONARIOEN ZERRENDA

IZEN-ABIZENAK MAILA LANPOSTUA

Araiz Flamarique, Adolfo A Kudeatzailea

Gerrikagoitia Uriarte, Amaia B Kirol teknikaria

Pérez Eguino, Eva C Administrari-ofiziala

Serrano Etxaiz, Amaia D Administrari laguntzailea

Iparagirre Astiz, Maite B Euskara teknikaria

Suárez García, Castillo B Euskara teknikaria

Flores Uncilla, Jose Manuel E Peoi-gidaria

San Miguel Bilbao, José Javier E Peoi-gidaria

LAN-KONTRATUDUNEN IZENEN ZERRENDA, MANKOMUNITAREN ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN ARTEKO HITZARMENEI JARRAIKI

Izen-abizenak: Ansó Urmeneta, Joaquín. Maila: B. Lanpostua: Arkitekto Teknikoa.

LAN-KONTRATUDUN FINKOEN ZERRENDA

Subrogazio bidezko lan-kontratudunen zerrenda

IZEN-ABIZENAK LANPOSTUA

Iriarte Flores, Gorka Peoi espezializatua

Iriarte Flores, Miguel Garbiketarako peoia

Llamas Gómez, Juan Ignacio Gidaria

Marín García, Alfonso Gidaria

Morán Fernández, José Luis Garbiketarako peoia

Vilches Corral, Antonio Garbiketarako peoia

Yaben Ollacarizqueta, Fernando Gidaria

Errelebu kontratua

Notario Rodríguez, Pedro Garbiketar. Peoia (% 15)

Barriola Baraibar, José Joaquín Garbiketar. Peoia (% 85)

BITARTEKO EDO LAN ZEHATZ BATERAKO KONTRATUDUNEN ZERRENDA

IZEN-ABIZENAK MAILA LANPOSTUA

Aguirre Jaurelguizo, María Pilar D Administrari laguntzailea

Goñi Errazkin, Maider B Euskara teknikaria

Carrillo Simón, Ana Edukiontzien garbik. peoia

Andueza Zufiaurre, Juan José C EUTEko manten. ofiziala

Lakoz Flores, Fernando D EUTEko manten. peoia

LABURDURAK:

LAN ARAUBIDEA:

F=Funtzionarioa

L=Lan kontratuduna

B=Behin-behinekoa

SARRERA MOTA:

O.L.=Oposizio-lehiaketa

O=Oposizioa

IN esk=INEMen bidez egindako eskaintza generikoa

O.L.M.= Oposizio-lehiaketa murriztua

K.S.=Kontratu subrogatua

I.L.=Izendapen librea Mankomunitateko Presidentea.

EUSKAREN EZAGUTZA

D.B.=Derrigorrezko baldintza

OSAGARRIAK

A=Lanpostuko osagarria

B=Bateraezintasunezko osagarria

C=Mailako osagarria

D=Zuzendari osagarria

Iragarkiaren kodea: L0504077