50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

I R U Ñ A

Hiru arkitekto teknikoen izendapena, Udalaren Hirigintza Gerentziarendako hiru lanpostu huts betetzeko deialdiaren ondorioz

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2005eko apirilaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 05-API-04 (10/GU)

"Ikusirik Kontseilu honek 2004ko abenduaren 27an hartu erabakia (21/GU) "Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitekto tekniko izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ebazpenaz, eta hartan xedatutakoa bete ondoren, honako hau erabaki da:

1. Ondotik heldu diren hiru izangaiak Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitekto tekniko izendatzea, nomina eta plantillako funtzionario izanik. Udalaren Hirigintza Gerentziako plantilla organikoko dagozkien lanpostuak atxikiko dituzte, lortutako puntuazioaren arabera.

Kodea: 200003-1. Izen-deiturak: Cristina Cerdán Los Arcos.

Kodea: 200003-2. Izen-deiturak: Amaia Anaut Izco.

Kodea: 200003-3. Izen-deiturak: Berta Suescun Erro.

Izendatuek karguaren jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpena gertatu eta biharamunetik aitzina.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, 2005eko apirilaren 7an._Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510340