50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

O L T Z A

Bi administrari-ofizialen izendapena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko martxoaren 11n egin bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena._María Liernia Garmendia Ariztimuño eta Amaya Satrústegui Aldaz andreek aurkeztutako agiriak onartzea eta deialdian eskatutako beharkizunak eta baldintzak bete direla kontsideratzea.

Bigarrena._María Liernia Garmendia Ariztimuño eta Amaya Satrústegui Aldaz andreak Oltza Zendeako Udaleko administrari-ofizialak izendatzea; lan-kontratudun finkoak izanen dira, eta betetzen duten lanpostuko egitekoak eta eginbeharrak izanen dituzte.

Hirugarrena._Erabaki hau María Liernia Garmendía Ariztimuño eta Amaya Satrústegui Aldaz andreei igortzea eta jakinaraztea ezen, erabaki hau jaso eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean, karguaren jabetza hartu beharko dutela, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko 35.1.c) artikuluan ezarritakoa bete ondoan.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Oltza Zendean, 2005eko apirilaren 5ean._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0510247