50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko prezio publikoen gaineko araua. Aldaketa behin-behinekoz onetsirik

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2005eko martxoaren 16ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, erabateko gehiengoarekin, Etxez etxeko laguntza zerbitzuko prezio publikoen gaineko arauko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko prezio publikoen gaineko arauko aldaketa, behin betikoz onetsita egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten.

Berriozarren, 2005eko martxoaren 21ean._Burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0505040