50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Udalaren hilerrian eta gorputegian zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2004ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren hilerrian eta gorputegian zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean onetsi zenetik (2005eko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 4koa) iragan da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu haren kontra; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluekin bat, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta beraz osorik argitaratuko da Udalaren hilerrian eta gorputegian zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Artaxoan, 2005eko martxoaren 15ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

UDALAREN HILERRIAN ETA GORPUTEGIAN ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

2. artikulua. Bi atal erantsi dira:

f) Errauts-hobien kontzesioa (25 urte).

g) Hilarriak paratzea.

5. artikulua.

a) letrako atala honela idatziko da:

a) Lurrean ehorzteko zerbitzuak:

Ehorzketak:

Nitxoan

Panteoian

Errauts-hobian

Hobitik ateratzea:

Hilotzak

Gorpuzkinak

Errauts-hobiak

Bi atal erantsi dira:

f) Errauts-hobien kontzesioa,

Lehendabiziko kontzesioa: 120,00 euro / 25 urte.

Luzapen bakarra: 120,00 euro / 25 urte.

g) Hilarriak eta osagarriak paratzea, nitxo nahiz errauts-hobietan: 20,00 euro.

Gorpuzkinak ezin dira egon inola ere 50 urte baino gehiago hilerrian, luzapenak barne. Luzapenak iraun bitartean, harturiko nitxo batean ehorzteko eskaera iristen bada, Udalak kontzesio urte osoen arabera hainbanatuko du kobratu beharreko zenbatekoa.

Udal enplegatuek beste inork ez ditu eginen aipatu zerbitzu horiek guztiak.

6. artikulua. f) letra berria erantsi da.

f) Errauts-hobien kontzesioa: Udalak kontzesioa onestenduen unean berean.

8. artikulua. Aldaketa bat sartu da:

Honela dioen tokian: "Udalak errolda edo zentsu bat eginen du gaur egun esleiturik dauden nitxoekin...".

Honela behar du: "Udalak errolda edo zentsu bat eginen du gaur egun esleiturik dauden nitxo edo errauts-hobiekin..."

9. artikulua. Honela idatziko dira lehendabiziko, bigarren eta hirugarren lerroaldeak:

Eskatzaileek ehorzketarako eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, horretarako prestatu inprimakiaren ariora, eta hartan adieraziko dute zein baldintzatan aurkezten duten eta zein diren hildakoaren datuak. Ehorzketa zinkezko hilkutxan eginen bada espresuki adierazi beharko da. Era berean, gorputegia erabiltzeko eskaera aurkeztu beharko da Herriko Etxean.

Ehorzketa nitxoan edo errauts-hobian eginen da, debeku baita lurpean ehorztea. Udalak ezin ditu jabetzan trukatu ez saldu hilerriko erdialdeko nitxo edo errauts-hobirik, zehatz errateko, 529 zenbakia duen nitxotik hasita.

Hilerriaren ardura duen udal langileak erabakiko du kasu bakoitzean hilkutxa zer nitxotan edo errauts-hobitan sartuko den. Horretarako, hilaren jendakien interesen ariora jokatzera ahaleginduko da, baina betiere hilerriko alde zaharreko nitxo hutsak beteko dira lehendabizi, eta haiek betetakoan, nitxo berriak, zenbaki txikienak dituztenetatik hasita beti. Udalak ez du erantzukizunik jarduerak ukitzen dituen nitxoetako edo errauts-hobietako hilarrien gainean, ezta panteoietako lauzen gainean ere.

Bosgarren lerroaldea erantsi da:

Ezin da hilotzik aterako ehortzi eta 10 urte igaro arte. Hilotza zinkeko hilkutxan ehortzi abda ezin izanen da nitxoa ireki 20 urte igaro arte.

11. artikulua. Lerroalde berria erantsi da:

Luzapenak iraun bitartean, harturiko nitxo batean ehorzteko eskaera iristen bada, Udalak kontzesio urte osoen arabera hainbanatuko du kobratu beharreko zenbatekoa.

Errauts-hobi baten kontzesioak iraun bitartean, bertan ehorzteko eskaera iristen bada, Udalak kontzesio urte osoen arabera hainbanatuko du kobratu beharreko zenbatekoa.

Udalak (udal langileek) zehaztuko du uneoro zenbat gorpuzkin edo errauts ehorzten ahal diren nitxo nahiz errauts-hobietan, betiere unean unean nitxo edo errauts-hobi bakoitzean dagoen lekuaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L0504743