50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Arau Subsidiarioak. Alde Zaharreko unitate sendotua. Behin betiko onespena. Hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa

Udal honek, 2005eko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Xedapen zatia osorik ematen da argitara.

Lodosan, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. Behin betikoz onestea dokumentu hori, "Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala" izenekoa, Gracia Iñigo Mendoza eta Ignacio Yoldi Diosdado arkitektoek prestatua, 2004ko abenduko data duena eta 2004ko abenduaren 24an ikus-onetsia. Sustatzailea Jesús Morentin Colás da eta haren xedea da hirigunean sartzea Del Sol kaleko 38 eta 40 bis zenbakiak (1. poligonoa, 727 eta 728. lurzatiak, 1. azpieremua), hain zuzen ere lerrokadurak aldatuz, bertako eraikina bermoldatu eta berritu ahal izateko, Alde Zaharreko gainerako eraikinak bezala. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz."

2. Behin betiko onespeneko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta tramitazio ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L0504728