50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IBARGOITI

Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntuala

Ibargoitiko Udalak, 2005eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren quoruma zegoela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Ibargoitiko Udal Planeko 6. aldaketa puntuala, Jose Ignacio Monreal Lecumberrik sustaturik, Ibargoitiko Udal Planeko U-14 exekuzio unitateari (43. lurzatia, 7. poligonoa) eragiten diona, Izkon, Ramón García Astiz arkitektoak prestatua.

2. Hasierako onespen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkari batean argitaratzea, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79-3 eta 74. artikuluekin bat, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ibargoitin, 2005eko martxoaren 14an._Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0504499