50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G E S A L A T Z

Planeko aldaketa puntuala behin betiko onetsita

Udalak, 2005eko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2004ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Orokorreko 29. artikuluko bosgarren lerroaldeari dagokiona.

Aldaketa jendaurrean egon da, iragarkia paratuta 2004ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 1ean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, 2004ko urriaren 21ean, eta Udalaren iragarki oholean; eta adostasun txostena eman zuen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, 2005eko urtarrilaren 21ean. Aldaketa xehekatua.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3, 74 eta 81. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Udalbatzak, boz batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Gesalazko Udal Plana aldatzeko espedientea, Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Orokorreko 29. artikuluko bosgarren lerroaldeari dagokiona, honelaxe geldituko baita:

"AO. 1 antolamendu eremuaren barrenean dauden etxebizitzen kasuan edo etxebizitzetarako egokitu daitezkeen eraikinen kasuan, zilegi izanen da eraikin horiek moldatzea bizitza kopurua handitzeko asmoz.

Zilegi da bizitza bat izatea eraikinak okupatzen duen lurzoruko 50 metro koadro bakoitzeko, eta halako babes araudiren bateko etxebizitzak badira, zilegi izanen da bizitza bat izatea eraikitako 100 metro koadro bakoitzeko.

Horrelakoetan, zilegi izanen da etxebizitza kolektiboa."

2. Ohartaraztea ezen erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, edo gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Edo, bestela, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Gesalatzen, 2005eko martxoaren 12an._Alkatea, Oskar Vidaurre.

Iragarkiaren kodea: L0504445