50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G E S A L A T Z

Ordenantza behin betiko onetsirik

Gesalazko Udalak, 2004ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arzozko herrilurren ordenantzako 31, 38 eta 39. artikuluen aldaketa, herrilarreen aprobetxamenduari buruzkoak hiruak.

Udaleko iragarki oholean eta, 2005eko 1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 3an, iragarkiak paratu ondotik, espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean. Epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragan da.

2005eko martxoaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zen:

Udalak, aho batez erabaki du behin betiko onestea Arzozko herrilurren ordenantzako 31, 38 eta 39. artikuluen aldaketa, honela idatzirik geldituko baitira:

31. artikulua. Herrilarreen aprobetxamenduaren ondorioetarako, ustiapen unitatea osatzen duten beste finka partikularrekin batera, antzinako ohitura, edo lege nahiz hitzarmenari jarraikiz. Herrilarreen aprobetxamendurako honako eremuak ezarri dira:

_A eremua, ixtegia barne, 439,30 hektareakoa, herrilurrek eta lur partikularrek osatutakoa, salbu eta Iturrabia, Estakadia eta beste mendi batzuei dagozkien 92 hektarea, Nafarroako Gobernuak 1993 eta 1994.ean basoberritu baitzituen, eta beste 76 hektarea, 2004ko azaroan hesitu baitziren.

_B eremua, 76 hektareakoa, 2004ko azaroan hesitu zirenak, belagiak hobetzeko.

_C eremua, 92 hektareakoa, Iturrabia, Estakadia eta beste mendi batzuetakoek osatua, Nafarroako Gobernuak 1993 eta 1994. urtean basoberrituak.

38. artikulua. Ordenantza honen 31. artikuluan aipatutako larre eremu bakoitzera sar daitekeen aziendaburu kopurua zehazteko, Gesalazko Udalak honelako baliokidetasunak paratuko ditu azienda mota ezberdinen artean:

a) Behor bat edo behi bat.

b) Behi bat edo 8 ardi.

c) Ahuntz bat edo ardi bat.

39. artikulua. Larreratze garaiak eta bazkatzera bota daitekeen azienda mota eta kopurua zehazteko, Gesalazko Udalak irizpide hauek hartuko ditu aintzakotzat:

_A eremua: 800 ardi.

_B eremua: 320 ardi.

_C eremua: 400 ardi.

Gesalatzen, 2005eko martxoaren 12an._Alkatea, Oscar Vidaurre.

Iragarkiaren kodea: L0504444