50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

200/2005 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2003/2004 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak banatzen dituena.

Lanbide Heziketako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatzen du 2003/2004 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten 19 ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 357/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2003/2004 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak ikasle hauei banatzea:

Alberto Torres Cornago, 52443494K N.A.N, "Nekazaritza jarduerak" lanbide arloko 'Nekazaritzako ustiategi estentsiboetako teknikaria, "Agroforestal" BHIkoa.

M.ª Concepción Vidaurre Irigoyen, 72663660J NAN, "María Inmaculada" B.H.I.P.ko "Administrazioa" lanbide arloko Kudeaketa Administratiboko teknikaria.

Javier Erviti Ortiz, 72690371K NAN, "Zurgintza eta altzarigintza" lanbide arloko "Arotz-lanetako Neurrira egindAko altzarien instalazioko teknikaria, "San Juan-Donibane" BHIkoa.

Alejandro Razquin Mangado, 72707273H N.A.N, "Fabrikazio Mekanikoa" adarreko Mekanizazioko teknikaria, "Virgen del Camino" BHIkoa.

M.ª Angeles Sarratea Azcárraga, 772675893X NAN, "Donapea" B.H.I.ko "Kimika" lanbide arloko Planta Kimikoko Prozesuko Operazioetako teknikaria.

Laura Tabar Huarte, 44629805F NAN, "Osasuna" lanbide arloko 'Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria, "Carlos III" H.B.I.P.koa.

2. 2003/2004 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak ikasle hauei banatzea:

Roberto Borda Pascal, 72803481V NAN, "Nekazaritza jarduerak" lanbide arloko Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketako goi teknikaria, "Agroforestal" BHIkoa.

Salvador Jacob Habib Gutiérrez, 52448907Y NAN, "Gorputz eta Kirol jarduerak" lanbide-arloko Landa Ingurunean Gorputz eta kirol ekintzak gidatzeko teknikaria, "ETI"koa.

M.ª José Reta Muruzábal, 72671652R NAN, "Administrazioa" lanbide arloko Administrazio eta Finantzetako goi mailako teknikaria "Politécnico Tafalla" BHIkoa.

Rocío Mellado Sainz, 78752661V NAN, Iruñeko Arte Eskolako "Barnealdeen Diseinua" lanbide arloko Apainketako Obretako Proiektu eta Zuzendaritzako goi mailako teknikaria.

M.ª Esther Lanchares Ascargorta, 44682103A NAN, "Merkataritza eta Marketina" lanbide arloko Merkataritza Kudeaketa eta Marketineko goi mailako teknikaria, "San Miguel de Aralar -Aralarko Mikel Donea" BHIkoa.

Javier Vílchez Martín, 72683722L NAN, "Elektrizitatea-Elektronika" lanbide arloko Instalazio Elektroteknikoen goi mailako teknikaria, "Virgen del Camino" BHIkoa.

Eduardo Aguerri Parejo, 78745678A NAN, "Elektrizitatea-Elektronika", 78745678A NAN, "Fabrikazio Mekanikoa" lanbide arloko Mekanizatuaren bidezko Ekoizpeneko goi mailako teknikaria, "ETI" B.H.I.koa.

Ildefonso Sánchez Ruedas, 772695298A NAN, "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arloko Jatetxeetako goi mailako teknikaria, "Ibaialde-Burlada" B.H.I.koa.

Susana Rodríguez Pérez, 16590693B NAN, "Elikagaien industriak" lanbide arloko Elikagai industriako goi mailako teknikaria, "EGA" BHIkoa.

Christian Echarri Michelena, 44641389E NAN, "Informatika" lanbide arloko Sistema informatikoEn administrazioko teknikaria, Lizarrako "Politécnico" BHIkoa.

Jennifer Sayas Beguer, 78750186A NAN, "Donapea" B.H.I.ko "Kimika" lanbide arloko Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikaria.

Natalia Iribarren Salvatierra, 44631594W NAN, "Osasuna" lanbide arloko "Anatomia Patologikoa eta Zitologiako teknikaria, "María Inmaculada" B.H.I.P.koa.

Cristina Fernández González, 44638801X NAN, "Gizarte eta kultur zerbitzuak" lanbide arloko "Gizarte eta kultur jardueretako goi mailako teknikaria, "Adaptación Social" BHIkoa.

3. Ikasle horiek sariaren diploma bana hartu dezatela xedatzea.

4. Goi mailako ikasle saridunek aukera izanen dute, izena eman ondoren, 2003/2004 ikasturteko Berariazko Lanbide Heziketako Sari Nazionalerako. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen du saria.

5. Agintzea goi mailako ikasle saridunen ikasketa espedientean ager dadila 2003/2004 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela.

6. Erdi mailako ikasleei 300na euro eman dakizkiela agintzea eta goi mailako ikasleei 500na euro. Guztira 8.300 euro izanen dira, 2005erako aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002-41150-4800-323100 kontusailetik finantzatuko direnak.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

9. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora ikasle saridunek ikasi duteneko ikastetxeei eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 10ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0504647