50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

43/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Iruñeko "María Inmaculada" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduaren baimena aldatzen duena, irakaskuntza-aldaketagatik; izan ere, "Laguntza Soziosanitarioa" erdi mailako zikloa emanen du eta "Osasun dokumentazioa" izeneko goi mailako zikloa emateari utziko dio.

Dolores Ordóñez Alvarez andreak egindako eskaerari erantzuteko hasiera eman zitzaion espedientea ikusirik, "María Inmaculada" Bigarren Hezkuntzako Berariazko Lanbide Heziketako Iruñeko ikastetxe pribatuaren izenean aurkeztu baitzuen, "Osasun dokumentazioa" izeneko goi mailako zikloa emateari utzi eta "Laguntza Soziosanitarioa" erdi mailako zikloa emateko.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko 19. artikuluan xedaturikoaren arabera, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko baimena ematen zaio Iruñeko "María Inmaculada" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduari "Laguntza Soziosanitarioa" erdi mailako zikloa emateko eta gaurtik aurrera iraungita geldituko da ikastetxe horrek 2004/05 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin eman zitzaion aldi baterako baimena.

2. Kendu egin da "Osasun dokumentazioa" izeneko goi mailako zikloko unitatea; baimen hori 2004/205 ikasturtearekin batera erabat bukatuko da, hor diharduten ikasleek Lantokietako Prestakuntza heziketa-modulua bukatzen dutenean.

3. Ikastetxea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta osaera juridiko hau izanen du:

_Berariazko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloak:

1. "Kudeaketa administratiboa", "Administrazioa" lanbide-arlokoa: unitate 1, gehienez ere 30 ikastokikoa, goizeko txandan, eta 2 unitate (1 lehen ikasturtekoa eta 1 bigarrenekoa) arratsaldeko txandan, 60 ikastoki dituena gehienez ere.

2. "Erizaintzako zainketa lagungarriak","Osasungintza" lanbide arlokoa: unitate 1, gehienez ere 30 ikastokikoa, goizeko txandan, eta unitate 1 arratsaldeko txandan, 30 ikastoki dituena gehienez ere.

3. "Farmazia","Osasungintza" lanbide arlokoa: unitate 1, gehienez ere 30 ikastokikoa, goizeko txandan.

4. "Laguntza Soziosanitarioa" , "Gizarte eta Kultur Zerbitzuak" lanbide arlokoa": 2 unitate (1 lehen kurtsoan eta 1 bigarrenean), gehienez ere 60 ikastoki arratsaldeko txandan.

_Berariazko Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako heziketa zikloak:

1._"Garraioaren Kudeaketa", "Merkataritza eta marketina" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen kurtsoan eta 1 bigarrenean), gehienez ere 60 ikastoki goizeko txandan.

2._"Anatomia Patologikoa eta Zitologia","Osasungintza" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen kurtsoan eta 1 bigarrenean), gehienez ere 60 ikastoki arratsaldeko txandan.

4. Ikastetxearen entitate titularrak baimena eskatu beharko dio Departamentu honi haien osaeran aldaketaren bat izaten bada, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko 16. eta 17. artikuluetan xedaturikoaren arabera.

5. Baimen hau baliorik gabe uzten ahal da aurreko atalean aipatu foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ikastetxearen titularra, Nafarroako Gobernuarekin ituna baitu, behartuta egonen da baimendurik dituen unitateen funtzionamenduari buruzko legeria betetzera.

7. Foru agindu honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. Foru agindu hau igorriko zaio ikastetxe interesatuko titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikora, Hezkuntza Itunen Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko otsailaren 24an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0504059