50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

244/2005 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboko soldaten 2004ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 40/2005).

Ikusirik Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004rako soldatak berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 40/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko martxoaren 10ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2004. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 18/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorearen (kodea: 3101955) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 17an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ZURAREN ETA KORTXOAREN MERKATARITZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN 2004RAKO BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

A K T A

Iruñean, 2005eko martxoaren 9ko 18:00etan, Nafarroako "Zuraren eta kortxoaren merkataritza" sektorerako hitzarmen kolektiboaren batzorde negoziatzailea, honela osatua:

Langileen ordezkariak: UGT sindikatuaren izenean, Alicia Sanz Pascal andrea, eta ELA-STV sindikatuaren izenean, Oscar Rodríguez Caparrós jauna.

Nagusien ordezkariak: Alvaro Valgañón Villanueva jauna eta Martín Goñi Istúriz jauna, Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra (ADEMAN) elkartearen izenean.

Azaldu eta erabaki dute:

1._Negoziazio Batzorde gisa eraturik eta bilera egin ondoren aho batez erabaki dutela 2004ko ekitaldirako soldaten taulak sinatzea, hitzartutako berrikuspena eginik, 2003ko soldata-taulei 100eko 4,2 aplikaturik alegia, eta hori guztia zegokion Hitzarmen Kolektiboko 3. artikuluarekin bat.

2._Lan arloko agintariei 2004ko soldaten taulak igortzea erabaki da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen. 1. eranskin gisa soldaten taulak ageri dira.

Eta bilkeran izan direnek, adostasun seinale gisa, sinatzen dute agiri hau burualdean adierazten diren lekuan eta egunean. UGTren izenean, Alicia Sanz Pascal._ELA-STVren izenean, Oscar Rodríguez Caparrós._ADEMANen izenean, Alvaro Valgañón Villanueva.

1. ERANSKINA

2004. urteko lansarien taula berrikusia

ARDURADUN NAGUSIA 957,96 8,59 35,39

BILTEGIBURUA 957,96 8,59 35,39

ADMINISTRAZIOBURUA 957,96 8,59 35,39

25 URTEKO SALTZAILEA 816,44 7,37 29,88

22-25 URTEKO SALTZAILEA 783,67 6,98 28,57

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 783,67 6,98 28,57

SALTZAILE NAGUSIA 873,89 7,73 32,14

LAGUNTZAILEA 681,17 6,13 24,55

LANBIDE HEZIKETA-1. urtea 491,05 3,65 _

LANBIDE HEZIKETA 2. urtea 563,99 4,22 _

IZANGAIA 16-18 URTE 563,99 4,22 _

ADMINISTRARI OFIZIALA 861,44 8,41 31,75

LANBIDEKO PROFESIONALA 1. m. 855,67 7,51 31,43

LANBIDEKO PROFESIONALA 2. m. 794,66 6,87 28,87

MORROI ESPEZIALIZATUA 739,76 6,32 26,87

GARBITZAILEEN MORROIA 725,18 6,24 26,19

Iragarkiaren kodea: F0504926