50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

609/2005 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Enpresa Nazioarteratzeko Planerako Babes Zerbitzuak 2005ean emateko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere gain du, besteak beste, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan sustatzeko eginkizuna.

Hori indartzeko, Nafarroako Enpresa Nazioarteratzeko Plana prestatu zen, non biltzen baitira enpresa eta elkarteen eskura jarritako programa guztiak atzerrira irtetea sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko bidea izanen delakoan.

Babes Zerbitzuetarako deialdiaren xedea da nazioarteratzeko prozesuan enpresei eta enpresa-batasunei laguntzea. Horretarako, zenbait ekintza proposatzen ditu, horien bidez babes ekonomikoaz gain erakundeek edo haiek homologatutako profesionalek onuradunei orientazio egokia eman diezaieten.

Ebazpen honetako laguntzak "de minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.

Deialdi honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin egiten den deialdiaren bitartez bideratzen da.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enpresa Nazioarteratzeko Planerako Babes Zerbitzuak 2005ean emateko deialdia onestea.

2. Deialdiko oinarri arau-emaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 2005eko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzen dira, eta, betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:

_450.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontu-sailaren kargura.

_20.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4810/431300 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

NAFARROAKO ENPRESA NAZIOARTERATZEKO PLANERAKO BABES ZERBITZUAK 2005EAN EMATEKO OINARRI ARAU-EMAILEAK

1. oinarria._Xedea.

Babes Zerbitzuetarako deialdiaren xedea da nazioarteratzeko prozesuan enpresei eta enpersa-batasunei laguntzea. Horretarako, zenbait ekintza proposatzen ditu, horien bidez babes ekonomikoaz gain erakundeek edo haiek homologatutako profesionalek onuradunei orientazio egokia eman diezaieten.

Deialdi honen xedea da honako laguntza hauen oinarri arau-emaileak ezartzea:

_Kanpo Sustapenerako bidaiak.

_Negozio Sustatzaileak.

_Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak.

_Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa.

_Kanpo merkataritzako profesional gazteen poltsa.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2004ko abenduaren 1etik 2005eko azaroaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

2. oinarria._Onuradunak.

Honako hauek eskatzen ahal dituzte deialdian ezarritako laguntzak:

_Enpresak Nafarroako Foru Komunitatekoa izan beharko du eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean sartua behar du enpresaren jarduerak, honako hauek salbuetsirik:

_63tik 67ra bitartekoak.

_75ekoak, 756a salbu.

_81etik 83ra bitartekoak.

_85etik 86ra bitartekoak.

_97.

Halaber, sartu ahal izanen dira, eranskin bereko bigarren atalean jasotako jarduera korrelatiboak, honako hauek betetzen badituzte:

_Nafarroan egoitza duten eta jardueratzat esportazioaren sustapena duten enpresa-batasunak, baldin eta nortasun juridikoa badute (ICEX programan sartuak ez diren elkarteak eta esportatzaile-partzuergoak).

Enpresa-batasunean beste erkidego batzuetako enpresek parte hartzen badute, taldean diren Nafarroako enpresen kopuruaren arabera emanen dira laguntzak.

3. oinarria._Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

3.1. Kanpo Sustapenerako bidaiak.

_Esportazioak Sustatzeko Ganbera-planaren barnean Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak egindako merkataritza-misioak, hots, Departamentuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak kanpo merkataritzaren arloan sinatu beharreko Lankidetzarako Protokoloan adieraziko direnak. Parte hartzen duten enpresek edo taldeek beren produktuak erakusten badituzte horrelakoetarako egokitutako esparruetan, erakusketa-misio izena hartuko dute.

_Enpresa nafarren arteko Elkarlan Topaketak garapen bidean diren herrialdeetako edo Foru Komunitatearentzat estrategikotzat hartzen diren eremuetako enpresa-elkarlaneko proiektuetan. Deialdi honek ezarri bezala dirulaguntza jaso dezaketen Elkarlan Topaketak, beraz, Departamentuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak kanpo merkataritzaren arloan sinatu beharreko Lankidetzarako Protokoloan adieraziko dira

_Kanpo-sustapenerako bidaiak, Nafarroan egoitza duten sozietate publiko edo finantza-entitateek antolatuak. Bidaia horiek dirulaguntza jaso ahal izan dezaten, beharrezkoa da entitate antolatzaileak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eskatzea, bidaiari hasiera eman aurretik, deialdi honek antolatzen dituen laguntzetan sartzea. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du eta bertan adieraziko ea bidaiak dirulaguntzarik izan dezakeen ala ez. Onartuz gero, parte hartzen duten enpresek dirulaguntza eskatzen ahal dute, honako oinarri arau-emaileen arabera.

_Bezero potentzialen bisitak, Nafarroako hiru enpresak gutxienez antolatuak. Bidaia horiek dirulaguntza jaso ahal izan dezaten, beharrezkoa da entitate antolatzaileak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eskatzea, bidaiari hasiera eman aurretik, deialdi honek antolatzen dituen laguntzetan sartzea. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du eta bertan adieraziko ea bidaiak dirulaguntzarik izan dezakeen ala ez. Enpresa antolatzaileak oinarri arau-emaile hauen arabera eskatzen ahal du dirulaguntza.

3.2. Negozio sustatzaileak.

Enpresek edo batasunek, negozioen sustapenerako bulegoetakoren baten zerbitzua izateko, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin sinatutako kontratuak.

Kontratu bat sinatua duten enpresek/batasunek negozio-sustapenaren zerbitzua kontratatua daukaten herrialdera bidaia bat egiteko laguntza jaso dezakete, baldin eta bidaia sustatzaileak antolatzen badu.

3.3. Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak (LPK).

3.3.1. LPK libreak.

Enpresek/batasunek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak batera homologatutako profesionalekin sinatutako kontratuak. Horrelako kontratuak eta luzapenak eredu ezarriaren arabera formalizatuko dira. Interesatuek Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialean jaso dezakete eredua, eta, kontratua sinatzeko, erakunde haren oniritzia beharko dute.

3.3.1. LPK junior.

Enpresek/batasunek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin ezarritako ereduaren arabera sinatutako kontratuak, eta horrela erakunde horretako teknikari batek programa honetako eginkizunak beteko ditu denbora partzialeko kontratatzailearentzat.

3.4. Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa.

Abokatu-bulegoek kanpoko banatzaile edota bezeroekin sinatutako kontratuei buruzko kontsulta, txosten, irizpen, negoziazio, idazketa eta betetzearen jarraipenean emandako zerbitzuak edo defentsa juridikoa demanda judiziala izanez gero. Halaber, sinatutako kontratuen itzulpen ofizialetarako laguntzak emanen dira, baldin eta itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek eginak badira.

3.5. Kanpo merkataritzako profesional gazteen poltsa.

Gazte Profesionalen Poltsan izena emandako tituludunen kontratazioa. Izen zerrenda hori interneteko http://www.bolsaexport.com helbidean ageri da. Kontratuak lan-kontratua beharko du izan, lanaldi osokoa eta gutxienez 6 hilabetekoa.

Poltsa honetara 32 urte bete gabeak dituzten eta honako ikasketak dituzten Europar Batasuneko herritarrak bil daitezke:

_Unibertsitateko titulua eta, horrez gainera, nazioarteko merkataritzan 140 ordu baino gehiagoko prestakuntza edo gutxienez urte bateko esperientzia egiaztatua kanpo merkataritzaren arloko lanetan.

_Kanpo merkataritzako titulua, Nafarroan arlo horretako ikastaroak ematen dituzten zentroetakoren batean eskuratua, 140 ordu baino gehiagoko ikastaroak badira, betiere.

_Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako Prestakuntza Zikloak.

4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

4.1. Kanpo sustapenerako bidaiak.

Dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta lurraldeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere. Erakusketa Misioetan parte hartzen duten enpresek edo enpresa-taldeek, horrez gain, beste laguntza bat jasoko dute, beren produktuen erakusketak zuzenean sortzen dituen gastuen % 50ekoa, betiere 1.500 euro bitarte, enpresako edo Erakusketa Misioko.

Bezero potentzialen bisiten kasuan, laguntzak bezeroaren joan-etorri eta ostatatze gastuak pagatuko ditu, eta lurraldeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Enpresa bakoitzak deialdi honetan, gehienez ere, kanpo sustapenerako 4 bidaiatarako aukera du.

4.2. Negozio sustatzaileak.

Kuotaren 100eko 60 arte, eta 12.000 euro gehienez ere enpresa/batasuneko urtean.

Zerbitzua kontratatua daukaten herrialdera joateko laguntza 4.1. Oinarrian ezarritakoa izanen da kanpo sustapenerako bidaietan.

Enpresa bakoitzak dirulaguntza bakarra jaso ahal izanen du bidaiako, kontratuak eta ondoko berritzeek irauten duten denbora guztian.

4.3. Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak.

3.3.1. LPK libreak.

Hileroko kuotaren 100eko 50eraino, betiere, enpresa bakoitzeko, 3 urtean 18.000 euro izanen delarik gehienezko muga. irulaguntza gehienez ere hiru urtez jaso ahal izanen da. Gehienez ere 30.000 euro izanen dira, zerbitzua batasun batek kontratatzen badu.

3.3.1. LPK junior.

Hileroko kuotaren 100eko 60raino, eta 1.000 euro gehienez ere.

4.4. Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa.

Ordaindutako minuten100eko 50, 3.000 euroko mugarekin proiektuko, eta 2 aholku-lan gehienez ere enpresa/batasun eta urteko.

4.5. Kanpo Merkataritzako Gazte Profesionalen Poltsa.

Soldata eta Gizarte Segurantzaren 100eko 35eraino, eta 2.400 euro gehienez ere enpresa/batasuneko.

Enpresa edo batasun bakoitzak ez du jasotzen ahal urtean dirulaguntza bat baino gehiago kontzeptu honengatik.

5. oinarria._Eskabidearen aurkezpena eta dokumentazioa.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean, Fc7.07.03 ereduari jarraikiz.

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Hona hemen eskaerak aurkezteko epeak eta erantsi beharreko dokumentazioa:

_Eskaera guztietarako, azaldutako ekintzetarako. beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena eta "de minimis" arauari jarraikiz emandako laguntzena, Fc7.07.07 inprimakiaren arabera egina, eta jasotako laguntzen balorazio inkesta, FC7.07.16 ereduaren arabera egina.

_Kanpo Sustapenari laguntzeko bidaietarako: bidaia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera hilabetearen barnean, joan-etorriaren eta ostatatze-gastuen fakturaren eta ordainagiriaren kopia aurkeztu beharko dira eta egindako kudeaketen eta lortutako emaitzen txosten zehatza.

_Negozio Sustatzaileen eta Lanaldi Partzialeko Kudeatzaileen programetarako: kontratuaren edo luzapenaren kopia, hura sinatu eta hurrengo hilabetearen barnean.

_Kanpo Merkataritzaren arloko Profesional Gazteen Poltsaren Programarako: kontratuaren kopia, hura sinatu eta hurrengo hilabetearen barnean.

_Merkataritzako aholkulari juridikoaren kontrataziorako: fakturaren datatik hurrengo hilabetearen barnean, fakturaren eta ordainagiriaren kopiak aurkeztu beharko dira eta egindako lanari buruzko txosten laburtu bat.

Hala ere, 2004ko abenduaren 1etik dedialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu bitarte burututako ekintzak, diruz laguntzeko modukoak badira, hilabete bateko epean aurkeztuko dira argitaratu eta biharamunetik.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, aurkeztutako eskabidea tramitatu eta ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen informazio eta agiri osagarri guztiak eskatzen ahal dizkio eskaera egin duen enpresari.

6. oinarria. Dirulaguntza emateko irizpideak:

Eskabideak sarrera-hurrenkerari hertsiki jarraituz ebatziko dira, eta lehentasuna emanen zaie alde guztietatik dokumentazioa osorik aurkezten dutenei.

Gainerako eskaerak kontu-sailean dirua egotearen baldintzapean geldituko dira, eta ebazpenak dokumentazio osagarria jasotzearen hurrenkeraren arabera emanen dira.

7. oinarria._Instrukzioa eta ebazpena.

Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, eta eskatutako baldintzak ea betetzen diren ziurtatuko.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko dela adieraziko zaio, eta espedientea artxibatuko da, besterik gabe.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak hiru hilabeteko epean emanen du ebazpena, eskabidea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren erregistroan sartu zen egunetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria._Laguntzen frogagiriak eta ordainketa.

_Kanpo Sustapenari Laguntzeko Bidaiak: laguntza ematea eta ordainketa batera eginen dira.

_Negozio sustatzaileak eta lanaldi partzialeko kudeatzaileak: laguntza emateko Ebazpenean ezartzen diren epeetan, onuradunek fakturen eta ordainagirien kopiak aurkeztuko dituzte, eta horien arabera ordainduko da emandako dirulaguntza.

_Kanpo Merkataritzako Profesional Gazteen Poltsa: laguntza ematea eta ordainketa batera eginen dira. Kontratuaren lehenbiziko sei hilabeteen buruan, profesionalaren nominen eta TC1 eta TC2en kopiak aurkeztuko dira. Aurkeztu ezean, onuradunak dirulaguntza itzuli egin beharko du.

_Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa: laguntza ematea eta ordainketa batera eginen dira.

9. oinarria._Bateraezintasunak.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak ez dira bateragarriak, inola ere, ez PIPE-2000 Planak ez beste edozein instituzio edo erakunde publikok helburu berberetarako ematen dituen laguntzekin.

10. oinarria._Laguntzak "de minimis" izatearen ondorioak.

Laguntza hauek " de minimis" dira, Europar Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "de minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

11. oinarria. Laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzak itzuli beharra.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta dirua zertarako eman den horretarako erabili dela egiaztatzeko ere.

Hein batean nahiz erabat ez baldin badira betetzen oinarri arau-emaile hauetan finkatutako baldintzak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 8ko 8/1997 Foru Legean finkatutakoak, gerta liteke dirulaguntzak galdu edo murrizturik jasotzea, eta are itzuli beharra ere.

Halaber, dirulaguntza hauek ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe daude.

12. oinarria._Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. ERANSKINA, CNO00501O.REC-EBAZPENARENA

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 850

ALEMANIA 400

ANGOLA 1700

SAUDIAR ARABIA 1200

ALGERIA 350

ARGENTINA 1700

ARMENIA 1000

AUSTRALIA 1900

AUSTRIA 600

AZERBAIJAN 1200

BANGLADESH 1500

BELGIKA 400

BIELORRUSIA 1000

BOLIVIA 1600

BOSNIA-HERZEGOVINA 600

BOTSWANA 1800

BRASIL 1500

BRUNEI 1900

BULGARIA 900

KAMERUN 1300

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1100

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

TXAD 1100

TXILE 1800

TXINA 2000

TXIPRE 700

KOLONBIA 1300

KONGO 1700

HEGO KOREA 2000

BOLI KOSTA 1300

COSTA RICA 1300

KROAZIA 600

KUBA 900

DANIMARCA 400

EKUADOR 1300

A.E.B. (ERDIALDEA) 1100

A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 900

A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

EGIPTO 800

EL SALVADOR 1300

ARABIAR EMIRERRIAK 1200

ESLOVAKIA 600

ESLOVENIA 500

ESTONIA 1000

ETIOPIA 1200

FILIPINAK 1800

FINLANDIA 600

FRANTZIA (GAINERAKOA) 350

FRANTZIA (HEGOMENDEBALDEA) 200

GABON 1300

GEORGIA 1200

GHANA 1300

GREZIA 550

GUATEMALA 1300

GINEA BISSAU 900

GINEA 1000

EKUATORE GINEA 1100

HERBEHEREAK 400

HONDURAS 1300

HUNGARIA 700

INDIA 1500

INDONESIA 1800

IRAK 1100

IRAN 1300

IRLANDA 400

ISLANDIA 900

ISRAEL 800

ITALIA 400

JAMAIKA 1300

JAPON 2000

JORDANIA 900

KAZAKHSTAN 1400

KENYA 1200

KIRGIZISTAN 1400

KUWAIT 1200

LETONIA 1000

LIBANO 900

LIBERIA 1000

LIBIA 800

LITUANIA 1000

LUXENBURGO 400

MADAGASKAR 1800

MALAYSIA 1800

MALAWI 1800

MALI 1200

MAROKO 350

MAURITANIA 800

MEXIKO 1100

MOLDAVIA 1100

MONGOLIA 2000

NAMIBIA 1800

NEPAL 1700

NIKARAGUA 1300

NIGERIA 1300

NORVEGIA 600

ZEELANDA BERRIA 2000

OMAN 1200

PAKISTAN 1500

PANAMA 1300

PARAGUAI 1600

PERU 1600

POLONIA 700

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1000

ERRESUMA BATUA 400

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1300

TXEKIAR ERREPUBLIKA 700

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1700

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 900

ERRUMANIA 900

ERRUSIA 1000

SENEGAL 900

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 600

SINGAPUR 1800

SIRIA 900

SOMALIA 1200

SRI LANKA 1800

HEGOAFRIKA 1300

SUEDIA 600

SUITZA 500

THAILANDIA 1800

TAIWAN 2000

TUNISIA 400

TURKMENISTAN 1400

TURKIA 800

UKRAINA 1100

URUGUAI 1700

UZBEKISTAN 1400

VENEZUELA 1300

VIETNAM 2000

YEMEN 1200

ZANBIA 1700

ZIMBABWE 1700

Iragarkiaren kodea: F0510637